Menua

Buia papurtua maionesarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kilo erdi buia egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan
  • Maionesa saltsa
  • Pixar bat ale-ziape
  • Koilarakada bat tomate saltsa
  • Tipulin bat, oso mehe pikatua
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza

Errezeta

Gopor batean ipiniko dugu buia. Maionesa erantsiko diogu ondoren, krematsu eta ongi oraturik geratzeko kopuruan. Nahastura ez dugu lodiegi utzi behar, jakia ez dadin pisu gertatu. Ziapea, tomatea eta perrexil xehatua gaineratuko ditugu ondoren. Tipulinaren txanda izango da hurren: gordinik pikatuko dugu, baina uretan garbitu eta iragazki batean sendo estutu eta gero, gordin-zaporea, gordinik jaten dugunean batzuetan horren desatsegina gertatzen dena, ezabatzeko. Gatz-puntua zuzendu eta ogi txigortuekin zerbitzatuko dugu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buia egosteko era

Buia egosteko era

Buia egosteko era –  Osagaiak Itsasoko ura edo ura eta gatza Buia Errezeta Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) …

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin –  Osagaiak Kg erdi txangurru egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza …

Buia edo txangurru kroketak

Buia edo txangurru kroketak

Buia kroketak Osagaiak 2 baratxuri ale, pikatuak Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Kg erdia txangurru, Donostiako eran maneatua eta oso murriztua, saldatsu ez egoteko Baso erdia Xerez 1,5 l Esne 125 g esnegain …

Ibañez jaunaren zizka

Ibañez jaunaren zizka

Ibañez jaunaren zizka –  Beharrezkoak Ogi xigortua Maionesa Gazta parmesano birrindua Tipula txiki-txiki eginda … Errezeta Madrilgo fisikari batek erakutsi zigun errezeta hau. Ibañez zeukan deitura. Erraza bezain erabilgarria da etxera jendea datorkigunean, geuk eginiko …

Maionesa

Maionesa

Maionesa –  Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki …