Menua

Buia egosteko era

  • Buia egosteko era
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Buia egosteko era – 

Osagaiak

  • Itsasoko ura edo ura eta gatza
  • Buia

Errezeta

Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) eta buia edo petaka, karramarroa (buey de mar). Baina gaztelaniaz izenak gurutzatu egin dituzte eta Txangurro deitzen diote buiari. Zoritxarrez, nahasmendu horrek geu ere nahastuko gaitu azkenerako, baina webgune honetan bederen, gauza bakoitzari bere izenaz deitu nahi diogu: buiari buia (edo petaka) eta txangurruari txangurru.

Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g gatz litro ur bakoitzeko) eta buiak hartan egostea. Ura irakiten hasten denean murgilduko dugu itsaskia, eta 15-20 minutuan edukiko dugu egosten, tamainaren arabera. Mamitsuagoak dira emeak. Egosi eta gero, hoztu eta jan egingo dugu buia, edo papurtu egingo dugu haren mamia, Donostiako eran prestatzeko. Garrantzitsu da sabelaz gora uztea, hoztu bitartean ez dadin hustu eta barruan mamituriko zuku goxoak gorde ditzan.

Buia egosteko era

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Buia donostiako eran

Osagaiak 2 tipula, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 3 porru, pikatuak Gurina, zati bat Oliba olioa 600 g buia mami, egosia eta papurtua Litro laurdena tomate saltsa Gatza Errezeta Kazola batean xorta bat olio eta gurin …

Buia edo txangurru kroketak

Buia edo txangurru kroketak

Buia kroketak Osagaiak 2 baratxuri ale, pikatuak Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Kg erdia txangurru, Donostiako eran maneatua eta oso murriztua, saldatsu ez egoteko Baso erdia Xerez 1,5 l Esne 125 g esnegain …

sukaldean-fondo0

Buia papurtua maionesarekin

Osagaiak Kilo erdi buia egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Gopor batean ipiniko …