Menua

Maionesa

  • Maionesa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Maionesa – 

Osagaiak

  • Oliba olioa, litro erdia inguru
  • 4 arrautza gorringo
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza, ximiko bat

Errezeta

Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki egosiei, eta abarrei.

Mahonesa leundu nahi izanez gero, olio xuabeagoak erabili behar ditugu, eta oliba olioa eguzki-olioarekin nahasi ahal izango ditugu, esate baterako. Ozpinaren ordez limoia erabili ahal izango dugu, edo biak batera bideratu. Ziapea ere erantsi ahal izango dugu, ximiko bat, baita soja saltsa ere.

Nolanahi ere, hona hemen nola egin: Gopor, katilu edo ontzi egoki batean, ozpina eta gatza sartuko ditugu. Arrautza gorringoak erantsi eta indar betean eragingo diogu irabiagailu baten besoari. Ziapea edo soja saltsa gaineratu nahi badugu, hau da momentua. Oliba olioa hasiko gara orduan isurtzen, hari mehe-mehean, irabiagailua goratzen eta beheratzen ari garen bitartean. Arian-arian ikusiko dugu saltsa loditzen eta egoki batzen hasia dela. Gatz-puntua neurtu eta, behar badu, zuzendu egingo dugu.

Garrantzitsua da turmixari etengabe eragitea, maionesa ez mintzeko. Minduz gero, badago erremedio bat. Goporrean bi koilarakada ur bero jarri eta, irabiatzeko hagaxka batzuen bitartez, minduriko orea joko dugu ari eta ari, etengabe, maionesa edo mahonesa loditzen eta berriro itxuratzen ari dela ikusi arte. Garrantzitsua da pixkana-pixkana egitea.

Maionesa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

onddo tortilla

Onddo tortilla

Onddo tortilla –  Osagaiak Onddo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua *Lau pertsonentzat Errezeta Onddoak kazola zabal baten edo zartagin batean jarriko ditugu berotzen, kontu handiz hondoan ez itsasteko. …

sukaldean-fondo0

Arrautzopil krematsua nola egin

Beharrezkoak Arrautzak Esnegaina Errezeta Bi modu daude arrautzopil krematsu bat egiteko. Arrautza hutsez egin behar badugu, arrautzopil frantses bat alegia, koilarakada batzuk esnegain urtu erantsiko dizkiegu arrautzei sutan mamitu baino lehentxeago. Esnegaina erants dezakegu, era …

Sagar enpanadatxoak

Enpanadatxoak koipetsuak izan ez daitezen

Enpanadatxoak koipetsuak izan ez daitezen –  Osagaiak Arrautza gorringo bat Teknika Enpanadatxoak behar bezain zaporetsuak baina askoz arinagoak izan daitezen, frijitu gabe, labe-erretilu batean jarriko ditugu zatar edo aluminio-paperaren gainean, eta arrautzaren gorringo batez margotuko …

natila

Natila

Natila – Osagaiak Litro bat esne 8 gorringo Irin koilarakada lau bat 5 koilarakada azukre Errezeta Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean. Gopor edo katilu batean …

saltsa herdoila

Saltsa herdoila

Saltsa herdoila –  Osagaiak 2 arrautza gorringo, egosiak eta pikatuak Arrautza gorringo bat, gordinik Litro laurdena oliba olio birjina Koilarakada bat Xerez ozpin Koilarakada bat tomate kontzentratu edo, hura ezean, ohiko tomate saltsa Azafraia, 8 …