Menua

Txangurru papurtua maionesarekin

  • Txangurru papurtua maionesarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txangurru papurtua maionesarekin – 

Osagaiak

  • Kg erdi txangurru egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan
  • Maionesa saltsa
  • Pixar bat ale-ziape
  • Koilarakada bat tomate saltsa
  • Tipulin bat, oso mehe pikatua
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza

Txangurru papurtua maionesarekin

Errezeta

Gopor batean ipiniko dugu txangurrua. Maionesa erantsiko diogu ondoren, krematsu eta ongi oraturik geratzeko kopuruan. Nahastura ez dugu lodiegi utzi behar, jakia ez dadin pisu gertatu. Ziapea, tomatea eta perrexil xehatua gaineratuko ditugu ondoren. Tipulinaren txanda izango da hurren: gordinik pikatuko dugu, baina uretan garbitu eta iragazki batean sendo estutu eta gero, gordin-zaporea, gordinik jaten dugunean batzuetan horren desatsegina gertatzen dena, ezabatzeko. Gatz-puntua zuzendu eta ogi txigortuekin zerbitzatuko dugu.

Txangurru papurtua maionesarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Saltsa tartaroa

Saltsa tartaroa

Saltsa tartaroa –  Osagaiak Maionesa saltsa, hiru litro laurden 2 koilarakada kapar 6 ozpin-pepino, handiak, txikituak Koilarakada bat perrexil, xehatua Koilarakada bat apoperrexil, xehatua Koilarakada bat mingarratz, xehatua Koilarakada bat tipulin, xehatua Dijon ziape mina, …

Maionesa

Maionesa

Maionesa –  Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki …

Buia edo txangurru kroketak

Buia edo txangurru kroketak

Buia kroketak Osagaiak 2 baratxuri ale, pikatuak Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Kg erdia txangurru, Donostiako eran maneatua eta oso murriztua, saldatsu ez egoteko Baso erdia Xerez 1,5 l Esne 125 g esnegain …

sukaldean-fondo0

Buia papurtua maionesarekin

Osagaiak Kilo erdi buia egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Gopor batean ipiniko …

Maionesa baratxuri gordinarekin

Maionesa baratxuri gordinarekin

Maionesa baratxuri gordinarekin –  Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat 2 baratxuri ale, zurituak Maionesa baratxuri gordinarekin Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren …