Menua

Buia edo txangurru kroketak

  • buia kroketak
  • Buia edo txangurru kroketak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Buia kroketak

Osagaiak

  • 2 baratxuri ale, pikatuak
  • Tipulin bat, pikatua
  • Piper berde bat, pikatua
  • Kg erdia txangurru, Donostiako eran maneatua eta oso murriztua, saldatsu ez egoteko
  • Baso erdia Xerez
  • 1,5 l Esne
  • 125 g esnegain urtu
  • Litro laurdena gurin
  • 250 g irin

Errezeta

Buia edo txangurru kroketakKazola zabal batean, xorta bat olio erantsi eta hartan gozatuko ditugu, su ertainean, baratxuriak, tipulina eta piper berdea, gatz pixka batekin. Gorritzen utziko diegu barazkiei, xamur gelditu arte. Xerez ardoa erantsi eta murrizten utziko dugu, su eztian. Guztiz lurrundu orduko kazolaratuko dugu txangurrua, dagoeneko maneatua, eta irakiten utziko dugu ondoren guztia, egoki nahasteko.

Beste kazola batean egingo dugu bexamel saltsa. Gurina eta irina sutan gozatu eta esnegaina eta esnegain irakin berria erantsiko ditugu ondoren. Beste 5 bat minutuan utziko dugu irakiten. Erretilu batean zabaldu eta hozten utziko dugu ondoren orea.

Itxura emango diegu kroketei. Irin, arrautza eta ogi birrinduan pasa eta prest utziko dugu olio bero ugaritan frijitzeko.

Buia kroketak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin –  Osagaiak Kg erdi txangurru egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza …

Buia egosteko era

Buia egosteko era

Buia egosteko era –  Osagaiak Itsasoko ura edo ura eta gatza Buia Errezeta Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) …

sukaldean-fondo0

Buia donostiako eran

Osagaiak 2 tipula, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 3 porru, pikatuak Gurina, zati bat Oliba olioa 600 g buia mami, egosia eta papurtua Litro laurdena tomate saltsa Gatza Errezeta Kazola batean xorta bat olio eta gurin …

saltsa-amerikarra

Saltsa amerikarra

Saltsa amerikarra Osagaiak Abakando, izkiratzar, otarrainxka edo ganben azalak, kilo bat Txangurru bat, gordinik, puska koxkorretan Oliba olioa Irin pixka bat Nekora txiki bat, gordinik, puska koxkorretan 2 tipulin, txiki-txiki eginda 2 porru, txiki-txiki eginda …

sukaldean-fondo0

Buia papurtua maionesarekin

Osagaiak Kilo erdi buia egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Gopor batean ipiniko …