Menua

Txangurrua Donostiako eran

  • TXANGURRUA Pir
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txangurrua Donostiako eran

Osagaiak

  • 2 tipula, pikatuak
  • 2 tipulin, pikatuak
  • 3 porru, pikatuak
  • Gurina, zati bat
  • Oliba olioa
  • 600 g txangurro mami, egosia eta papurtua
  • Litro laurdena tomate saltsa
  • Gatza

Errezeta

Kazola batean xorta bat olio eta gurin erantsi eta su ertainean jarriko ditugu tipulak, tipulinak eta porruak gozatzen, gatz pixka batekin. Gorritzen hasi eta xamur gelditu arte edukiko ditugu kazolan, 40 bat minutu guztira.Tomate saltsa gaineratuko dugu gero. Minutu batzuetan irakiten eduki eta txangurrua kazolaratuko dugu ondoren. Ongi goza dadila barazki beroetan. Gatz-puntua zuzenduko dugu.

Txangurru-oskolak beteko ditugu ore horretaz, hori da ohikoena, baina portzelanazko goporretan ere sartu ahal izango ditugu, labeko berotasunean hausteko arriskurik ez badago. Ogi birrindu pixar bat eta gurina, dado batzuk, gainetik eman eta aurrez 200º-tan berotutako labean edukiko ditugu, 15 bat minutuan, oskolak edo goporrak, azal gorri, kraskatsu, zaporetsu bat egin arte.

Txangurrua Donostiako eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buia edo txangurru kroketak

Buia edo txangurru kroketak

Buia kroketak Osagaiak 2 baratxuri ale, pikatuak Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Kg erdia txangurru, Donostiako eran maneatua eta oso murriztua, saldatsu ez egoteko Baso erdia Xerez 1,5 l Esne 125 g esnegain …

saltsa-amerikarra

Saltsa amerikarra

Saltsa amerikarra Osagaiak Abakando, izkiratzar, otarrainxka edo ganben azalak, kilo bat Txangurru bat, gordinik, puska koxkorretan Oliba olioa Irin pixka bat Nekora txiki bat, gordinik, puska koxkorretan 2 tipulin, txiki-txiki eginda 2 porru, txiki-txiki eginda …

txangurrua

Txangurrua egosteko era

Txangurrua egosteko era –  Osagaiak Itsasoko ura Errezeta / Teknika Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) eta buia edo …

Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piperrak txangurruz beteak –  Osagaiak Txangurrua Donostiako eran, hiru kilo laurden 15 koilarakada bexamel, ongi egina Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa Irina eta arrautza irabiatua Gatza Pikillo piperrak txangurruz beteak Errezeta …

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin –  Osagaiak Kg erdi txangurru egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza …