Menua

Txangurrua egosteko era

  • txangurrua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txangurrua egosteko era – 

Osagaiak

  • Itsasoko ura

Errezeta / Teknika

Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) eta buia edo petaka, karramarroa (buey de mar). Baina gaztelaniaz izenak gurutzatu egin dituzte eta Txangurro deitzen diote buiari. Zoritxarrez, nahasmendu horrek geu ere nahastuko gaitu azkenerako, baina liburu honetan bederen, gauza bakoitzari bere izenaz deitu nahi diogu: buiari buia (edo petaka) eta txangurruari txangurru.

Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g gatz litro ur bakoitzeko) eta txangurruak hartan egostea. Ura irakiten hasten denean murgilduko dugu itsaskia, eta 15-20 minutuan edukiko dugu egosten, tamainaren arabera. Mamitsuagoak dira emeak. Egosi eta gero, hoztu eta jan egingo dugu txangurrua, edo papurtu egingo dugu haren mamia, Donostiako eran prestatzeko. Garrantzitsu da sabelaz gora uztea, hoztu bitartean ez dadin hustu eta barruan mamituriko zuku goxoak gorde ditzan.

Txangurrua egosteko era

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

TXANGURRUA Pir

Txangurrua Donostiako eran

Txangurrua Donostiako eran Osagaiak 2 tipula, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 3 porru, pikatuak Gurina, zati bat Oliba olioa 600 g txangurro mami, egosia eta papurtua Litro laurdena tomate saltsa Gatza Errezeta Kazola batean xorta bat …

Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piperrak txangurruz beteak –  Osagaiak Txangurrua Donostiako eran, hiru kilo laurden 15 koilarakada bexamel, ongi egina Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa Irina eta arrautza irabiatua Gatza Pikillo piperrak txangurruz beteak Errezeta …

saltsa-amerikarra

Saltsa amerikarra

Saltsa amerikarra Osagaiak Abakando, izkiratzar, otarrainxka edo ganben azalak, kilo bat Txangurru bat, gordinik, puska koxkorretan Oliba olioa Irin pixka bat Nekora txiki bat, gordinik, puska koxkorretan 2 tipulin, txiki-txiki eginda 2 porru, txiki-txiki eginda …

Buia edo txangurru kroketak

Buia edo txangurru kroketak

Buia kroketak Osagaiak 2 baratxuri ale, pikatuak Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Kg erdia txangurru, Donostiako eran maneatua eta oso murriztua, saldatsu ez egoteko Baso erdia Xerez 1,5 l Esne 125 g esnegain …

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin –  Osagaiak Kg erdi txangurru egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza …