Menua

Txitxarroa meuniere eran

  • Txitxarroa meuniere eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txitxarroa meuniere eran – 

Osagaiak

  • 4 txitxarro ertain, azalarekin, bururik eta alboko hezurrik gabe
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gurina, zati handi bat
  • 2 limoiren zukua
  • Perrexila, txikitua
  • Irina eta gatza

Txitxarroa meuniere eran

Errezeta

Gatza emango diegu txitxarroei. Zartagin handi batean olioa eta gurina jarri eta su eztian jarriko dugu. Gurina apar zuri bat isurtzen hasten denean, utzi pixka batean, baina kontuz, ez dadila erre. Txitxarroak irinetan pasatuko ditugu ondoren, banan-banan, eta frijitzen jarri aurretik, hegalak leun astindu eta soberan duten irina kenduko diegu. Su eztian edukiko ditugu frijitzen, koipea erre ez dadin, horixe baita arrainei gainetik bota behar dieguna. 5 bat minuturen buruan, irauli – binaka egingo ditugu, zartagina zabal samarra bada – eta beste aldetik edukiko ditugu 4 bat minutuan, mamia hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Zartaginetik atera eta modu berberean jokatuko dugu beste bi txitxarroekin.

Arraina egindakoan lehenengo bi txitxarroei labealdi bat eman ahal izango diegu mikrouhinetan, berotzeko, limoi-zukua erantsiko dugu frijitzen erabilitako koipeari, eta segundo batzuez edukiko dugu saltsa sutan murrizten, zukua loditu eta itxura hartu arte. Hondoa marruskatuko dugu ondoren, zartaginean gelditutako hondarra askatzeko. Gurina erantsiko dugu ondoren, mutur gutxi batzuk, eta, zartaginari eragin eta gero, perrexila erruz bota eta gatz pixka bat emango dugu. Zuku mamitsu honetaz garaztatuko ditugu txitxarro egin berriak.

Escoffier eta Teodoro Bardajiren liburuek diotenez, Parabere markesak ere gauza bera esango du seguruenik, meuniere saltsak lurrunez egositako patata behar du aldamenean. Guk berriz “kontrakarrean beti gu“ zera diogu: nahi duen moduan jan dezala norberak meuniere saltsa, uraza nahiz tomate entsaladarekin, patata frijituekin, brokoli salteatuarekin, eta abarrekin.

Txitxarroa meuniere eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txitxarroa eskabetxean

Txitxarroa eskabetxean

Txitxarroa eskabetxean –  Osagaiak 1,5 kg txitxarro, garbi eta zati ertainetan moztua Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat …

Txitxarro marmitakoa

Txitxarro marmitakoa

Txitxarro marmitakoa –  Osagaiak Saldarako: Txitxarro azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 2 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua Baratxuri ale bat, zuritua Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Marmitakorako: …

Txitxarroa-labean

Txitxarroa labean

Txitxarroa labean –  Osagaiak Txitxarro eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 txitxarro solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza … Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta …

Txitxarro frijituak tomatearekin

Txitxarro frijituak tomatearekin

Txitxarro frijituak tomatearekin –  Osagaiak 8 txitxarro txiki edo 4 ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale Litro bat tomate saltsa Pixar bat sagardo-ozpin Txitxarro frijituak tomatearekin Errezeta Ongi garbituko dizkigute txitxarroak arrandegian, …