Menua

Txitxarroa eskabetxean

  • Txitxarroa eskabetxean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txitxarroa eskabetxean – 

Osagaiak

  • 1,5 kg txitxarro, garbi eta zati ertainetan moztua
  • Irina eta frijitzeko olioa
  • 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • 8 baratxuri xister, osorik
  • Erramua, hosto fresko bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat piperrauts gozo
  • Koilarakada erdia piperrauts min
  • Litro erdia oliba olio birjina
  • Litro laurdena sagardo-ozpin
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Gatza

Txitxarroa eskabetxean

Errezeta

Txitxarroen kasuan, hoberena dugu puskak arrain-saltzaileak egitea. Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko dugu txitxarroa. Xukatu eta geroko gordeko dugu.

Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak, porrua eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, su eztian edukiko dugu dena frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu txitxarro puskak, lehor ez daitezen. Beste 5 bat minutuan edukiko ditugu txitxarro puskak su eztian, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dugu ondoren guztia.

Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Txitxarroa behar bezala bustiko da ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.

Txitxarroa eskabetxean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txitxarroa-labean

Txitxarroa labean

Txitxarroa labean –  Osagaiak Txitxarro eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 txitxarro solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza … Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta …

Txitxarroa meuniere eran

Txitxarroa meuniere eran

Txitxarroa meuniere eran –  Osagaiak 4 txitxarro ertain, azalarekin, bururik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Txitxarroa meuniere eran Errezeta Gatza …

Txitxarro frijituak tomatearekin

Txitxarro frijituak tomatearekin

Txitxarro frijituak tomatearekin –  Osagaiak 8 txitxarro txiki edo 4 ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale Litro bat tomate saltsa Pixar bat sagardo-ozpin Txitxarro frijituak tomatearekin Errezeta Ongi garbituko dizkigute txitxarroak arrandegian, …

Txitxarro frijituta

Txitxarro frijituta

Txitxarro frijituta –  Osagaiak 8 txitxarro txiki edo 4 ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale … Errezeta Ongi garbituko dizkigute txitxarroak arrandegian, tripak, burua, alboko hezurrak eta isatsa kendurik. Txikiak badira, bitan …