Menua

Txitxarroa labean

  • Txitxarroa labean
  • Txitxarroa-labean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txitxarroa labean – 

Osagaiak

  • Txitxarro eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Txitxarroa labean

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu txitxarroa. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartuko dugu txitxarroa, eta hantxe edukiko dugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, txitxarroa ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexila erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu erretiluan bitan irekia izango dugun txitxarroaren gainean. Berehala zerbitzatu.

Txitxarroa labean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txitxarroa eskabetxean

Txitxarroa eskabetxean

Txitxarroa eskabetxean –  Osagaiak 1,5 kg txitxarro, garbi eta zati ertainetan moztua Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat …

Txitxarro frijituak tomatearekin

Txitxarro frijituak tomatearekin

Txitxarro frijituak tomatearekin –  Osagaiak 8 txitxarro txiki edo 4 ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale Litro bat tomate saltsa Pixar bat sagardo-ozpin Txitxarro frijituak tomatearekin Errezeta Ongi garbituko dizkigute txitxarroak arrandegian, …

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 txitxarro solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza … Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta …

Txitxarro frijituta

Txitxarro frijituta

Txitxarro frijituta –  Osagaiak 8 txitxarro txiki edo 4 ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale … Errezeta Ongi garbituko dizkigute txitxarroak arrandegian, tripak, burua, alboko hezurrak eta isatsa kendurik. Txikiak badira, bitan …

Txitxarro marmitakoa

Txitxarro marmitakoa

Txitxarro marmitakoa –  Osagaiak Saldarako: Txitxarro azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 2 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua Baratxuri ale bat, zuritua Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Marmitakorako: …