Menua

Txitxarro frijituak tomatearekin

  • Txitxarro frijituak tomatearekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txitxarro frijituak tomatearekin – 

Osagaiak

  • 8 txitxarro txiki edo 4 ertain
  • Irina
  • Gatza
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • 2 baratxuri ale
  • Litro bat tomate saltsa
  • Pixar bat sagardo-ozpin

Txitxarro frijituak tomatearekin

Errezeta

Ongi garbituko dizkigute txitxarroak arrandegian, tripak, burua, alboko hezurrak eta isatsa kendurik. Txikiak badira, bitan zatituko ditugu; ertainak badira, lautan. Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztian gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten. Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta txitxarroak sartuko ditugu, gatza eman eta irinetan azaletik igurtzi eta gero. Buelta eta buelta frijituko ditugu ondoren, minutu batez alde bakoitzetik. Bizpahiru txandatan egingo ditugu txitxarroak, olioaren tenperatura apal ez dadin.

Gorri eta kurruskari daudela xukatu eta tomate saltsa beroan murgilduko ditugu. Sagardo-ozpina erantsi eta irakinaldi bat emango diogu kazolari. Gau batez edo utziko dugu kazola pausatzen, txitxarroak ongi busti daitezen. Mikrouhinetan berotu ondoan jango ditugu.

Txitxarro frijituak tomatearekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txitxarro frijituta

Txitxarro frijituta

Txitxarro frijituta –  Osagaiak 8 txitxarro txiki edo 4 ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale … Errezeta Ongi garbituko dizkigute txitxarroak arrandegian, tripak, burua, alboko hezurrak eta isatsa kendurik. Txikiak badira, bitan …

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin

Txitxarroa plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 txitxarro solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza … Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta …

Txitxarroa eskabetxean

Txitxarroa eskabetxean

Txitxarroa eskabetxean –  Osagaiak 1,5 kg txitxarro, garbi eta zati ertainetan moztua Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat …

Txitxarroa-labean

Txitxarroa labean

Txitxarroa labean –  Osagaiak Txitxarro eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …

Txitxarro marmitakoa

Txitxarro marmitakoa

Txitxarro marmitakoa –  Osagaiak Saldarako: Txitxarro azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 2 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua Baratxuri ale bat, zuritua Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Marmitakorako: …