Menua

Mero irin-arrautzeztatua

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 mero puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Baratxuri ale bat
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza emango diegu mero puskei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu baratxuri ale oso bat, zuritu gabe, berotzen, baratxuriak bere lurrinez kutsa dezan olioa. Minutu batzuen buruan, biziagotu egingo dugu arian-arian sua, kea ateratzen utzi gabe.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Oparo igurtziko ditugu mero puskak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Oratu eta olio berotan murgilduko ditugu. Iraulka erabiliko ditugu, minutu batez frijituz alde bakoitzetik, eta paper xurgagarrian xukatuko ditugu ondoren. Horrela frijituko ditugu guztiak, azkena egin arte. Zuhur jokatuko dugu betiere olioaren tenperaturarekin eta oparo azalduko gara arrautza joa ematerakoan.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Mero kokotea labean

Osagaiak 2 mero kokote ertain, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan moztuak 4 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …

sukaldean-fondo0

Mero marmitakoa

Osagaiak Salda egiteko: Meroaren azal eta hezurrak, kilo erdia Oliba olio birjina, estra, 2 koilarakada handi 2 azenario, xerratan Baratxuri ale bat, zuritua Tipula bat, txikitua Porru bat, txikitua Ura Marmitakoa egiteko: Oliba olio birjina, …

sukaldean-fondo0

Meroa meuniere eran

Osagaiak 8 mero domina lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan …

sukaldean-fondo0

Mero hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Mero freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi …

Meroa plantxan

Meroa plantxan

Meroa plantxan –  Osagaiak 4 mero solomo, hezurgabetuak, 220 g-koa bakoitza, hexurrik gabe. 2 koilarakada oliba olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Perrexil txikitua Saltsa tartaroa Gatza Meroa plantxan Errezeta Mero solomoak gazitu, bi aldeetatik, eta oliba …