Menua

Mero hegalak saltsa berdean patatekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Mero freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • Arrain salda edo ura
  • 2 baratxuri ale, txikituak
  • Perrexil txikitua
  • Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi samarretan moztuak. Kilo laurdena
  • Gatza

Errezeta

Kazola zabal eta ez sakon batean hegats gazituak jarri, azala gora begira dutela eta oliba olioa eta baratxuri txikitua bota bertara. Su ezti-eztian frijitu daitezela, poliki-poliki, kazolari eraginez aurrera-atzera, 4 bat minutuan.

Gelatina askatzen hasten denean (olioa uhertuz joango delako ohartuko gara), ardo zuria gehitu eta eragiten segitu su oso motelean egiten den bitartean. Buelta eman hegatsei eta salda edo ur pittin bat gehitu. Hegatsak nolakoak diren eta zenbateraino diren freskoak, saltsa gehiago edo gutxiago lodituko da. Saltsak koipetsua behar du izan, lodi antza, baina ez trinkoa inondik ere. Azkenean, patata xerrak erantsi eta astindu eder bat eman. Perrexil txikitua parparrean bota gainetik eta zerbitzatu.

Frijitu aurretik, nahi izanez gero, hegatsak irinetan pasatu eta pixka astindu irin gehiegi ez itsasteko. Horrela saltsa lodixeagoa izango da. Baina bakoitzak erabaki dezala zer duen nahiago.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Mero marmitakoa

Osagaiak Salda egiteko: Meroaren azal eta hezurrak, kilo erdia Oliba olio birjina, estra, 2 koilarakada handi 2 azenario, xerratan Baratxuri ale bat, zuritua Tipula bat, txikitua Porru bat, txikitua Ura Marmitakoa egiteko: Oliba olio birjina, …

meroa

Meroa plantxan baratxuri-olioarekin

Meroa plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 mero solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Meroak plantxan baratxuri-olioarekin Errezeta Gatza bi aldeetatik …

sukaldean-fondo0

Mero irin-arrautzeztatua

Osagaiak 8 mero puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diegu mero puskei. Padera batean olio pixar bat isuri eta …

sukaldean-fondo0

Meroa meuniere eran

Osagaiak 8 mero domina lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan …

Meroa plantxan

Meroa plantxan

Meroa plantxan –  Osagaiak 4 mero solomo, hezurgabetuak, 220 g-koa bakoitza, hexurrik gabe. 2 koilarakada oliba olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Perrexil txikitua Saltsa tartaroa Gatza Meroa plantxan Errezeta Mero solomoak gazitu, bi aldeetatik, eta oliba …