Menua

Meroa meuniere eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 mero domina lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gurina, zati handi bat
  • 2 limoiren zukua
  • Perrexila, txikitua
  • Irina eta gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan eta barrenean. Zartagin handi batean olioa eta gurina jarri eta su eztian jarriko dugu. Gurina apar zuri bat isurtzen hasten denean, utzi pixka batean, baina kontuz, ez dadila erre. Mero dominak irinetan pasatuko ditugu ondoren, banan-banan, eta frijitzen jarri aurretik, arrain puskak leun astindu eta soberan duten irina kenduko diegu. Su eztian edukiko ditugu frijitzen, koipea erre ez dadin, horixe baita arrainei gainetik bota behar dieguna. 5 bat minuturen buruan, irauli “binaka egingo ditugu, zartagina zabal samarra bada“ eta beste aldetik edukiko ditugu 4 bat minutuan, mamia hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Zartaginetik atera eta modu berberean jokatuko dugu beste bi mero dominekin.

Arraina egindakoan “lehenengo bi mero dominei labealdi bat eman ahal izango diegu mikrouhinetan, berotzeko“, limoi-zukua erantsiko dugu frijitzen erabilitako koipeari, eta segundo batzuez edukiko dugu saltsa sutan murrizten, zukua loditu eta itxura hartu arte. Hondoa marruskatuko dugu ondoren, zartaginean gelditutako hondarra askatzeko. Gurina erantsiko dugu gero, mutur gutxi batzuk, eta, zartaginari eragin eta gero, perrexila erruz bota eta gatz pixka bat emango dugu. Zuku mamitsu honetaz garaztatuko ditugu mero dominak.

Escoffier eta Teodoro Bardajiren liburuek diotenez “Parabere markesak ere gauza bera esango du seguruenik“, meuniere saltsak lurrunez egositako patata behar du aldamenean. Guk berriz “kontrakarrean beti gu“ zera diogu: nahi duen moduan jan dezala norberak meuniere saltsa, uraza nahiz tomate entsaladarekin, patata frijituekin, brokoli salteatuarekin, eta abarrekin.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Mero hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Mero freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi …

Meroa plantxan

Meroa plantxan

Meroa plantxan –  Osagaiak 4 mero solomo, hezurgabetuak, 220 g-koa bakoitza, hexurrik gabe. 2 koilarakada oliba olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Perrexil txikitua Saltsa tartaroa Gatza Meroa plantxan Errezeta Mero solomoak gazitu, bi aldeetatik, eta oliba …

meroa

Meroa plantxan baratxuri-olioarekin

Meroa plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 mero solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Meroak plantxan baratxuri-olioarekin Errezeta Gatza bi aldeetatik …

Mero errea

Mero errea txirlekin

Mero errea txirlekin –  Osagaiak Mero bat, 4 lagunentzat, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg bat txirla Perrexil xehatua …

sukaldean-fondo0

Mero kokotea labean

Osagaiak 2 mero kokote ertain, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan moztuak 4 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …