Menua

Bakailaoa bizkaiko eran

  • Bakailaoa bizkaiko eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bakailaoa bizkaiko eran – 

Osagaiak

  • Kg bat bakailao, beratua eta 250 g-ko puskatan moztua, lehor eta ezkatarik gabe
  • Kg erdia tipula gorri, zerrendetan moztua
  • 10 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren
  • Porru bat, pikatua
  • 2 piper berde, zerrendatan moztua
  • Tomate umo bat, puskatan
  • 5 baratxuri ale, zurituak
  • Litro laurdena oliba olio
  • Litro erdia ur
  • Pastilla bat haragi salda
  • Gatza

Bakailaoa bizkaiko eran

Errezeta

Kazola batean, su eztian berotzen jarriko ditugu 10 koilarakada oliba olio. Bi baratxuri ale edo erantsiko ditugu ondoren, bitan zatituak. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu tipula, eta su hartan edukiko dugu eztitzen, ordu betean, ongi ilundu arte. Orduan gaineratuko ditugu porrua, piperrak eta tomatea. Beste ordu betean edukiko dugu guztia sutan. Epe horren ostean erantsiko ditugu ogi zatiak, uraren erdia, salda-pastilla eta piperren mamia. Beste ordu erdian utziko dugu gozatzen dena. Bost minutu aurretik erantsiko dugu gainerako ura. Ongi nahasiko dugu ondoren dena. Gatz puntua zuzendu eta, puregailutik pasa eta gero, iragazki fin batetik iragoko dugu saltsa. Lodi badago, ur pittin bat erants diezaiogun. Horra saltsa.

Padera batean gainerako olioa isuri eta hartan ipiniko ditugu gainerako baratxuriak, bitan zatituak. Frijitu orduko aterako ditugu. Bakailao puskak sartuko ditugu ondoren binaka, eta hiru bat minutuan utziko ditugu konfitatzen, frijitu gabe. Garrantzitsua da hori. Erretilu batera aterako ditugu gero, ongi xuka daitezen. Beste hainbeste egingo dugu beste bi puskekin.

Saltsa bizkaitarrean murgilduko ditugu ondoren bakailao puskak, ongi estalirik. Sutan edukiko dugu kazola 10 bat minutuan, borborka hasi arte. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu ondoren. Saltsa lodiegi sumatzen badugu, gelatinaz eta bakailaoak erretiluan xukatzerakoan utzitako zukuaz arinduko dugu.

Bakailaoa pausatu ondoren, beste 5 minutuan edukiko dugu su ezti-eztian, zerbitzatu aurretik.

Bakailaoa bizkaiko eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

Bakailao tortilla

Bakailao tortilla

Bakailao tortilla –  Osagaiak 600 g bakailao beratu 8 arrautza Porru txiki bat, pikatua Tipulin txiki bat, pikatua Piper berde txiki bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio Perrexil pikatua Pipermin lehorra, pixar bat pikatua Bakailao …

brokolia

Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin

Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin –  Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua eta zati …

BERBERETXOAK TOMATEAREKIN

Berberetxoak tomatearekin

Berberetxoak tomatearekin –  Osagaiak 2 Kg berberetxo Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua   Errezeta Ur zurrusta hotzaren …

HUT ogitartekoa

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz) –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa 6 xerra hirugihar ketu Uraza, hosto garbi batzuk Tomate naturala, xerra batzuk Errezeta Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago …