Menua

Bakailao tortilla

  • Bakailao tortilla
  • bakailaoa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bakailao tortilla – 

Osagaiak

  • 600 g bakailao beratu
  • 8 arrautza
  • Porru txiki bat, pikatua
  • Tipulin txiki bat, pikatua
  • Piper berde txiki bat, pikatua
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Perrexil pikatua
  • Pipermin lehorra, pixar bat pikatua

Bakailao tortilla

Errezeta

bakailaoaKazola edo padera batean olioa isuri eta hartan gozatuko ditugu, su ezti-eztian, barazkiak piperminarekin batean. Bakailaoa papurtua edo solomotan edukiko dugu, baina ongi beratua betiere. Erretilu batean paratuko dugu bakailaoa; olio tanta batzuk gainetik bota eta labean edo mikrouhinetan edukiko dugu 5 bat minutuan (120º-tan edo 650 w-tan). Atera eta azala eta hezurrak kenduko dizkiogu. Papurtu eta geroko gorde.

Eztituriko barazkien gainean erantsiko dugu bakailao papurtua. Biraka erabiliko dugu guztia, berotzen den bitartean, eta zukua isuriko du epe horretan bakailaoak. Arrautzak jo, barazki eta bakailaoarekin nahasi eta perrexil erantsiko dugu ondoren. Gatz pittin bat eman eta tortilla egingo dugu, lehortzen utzi gabe, barrua mamitsu egon dadin.

Garrantzitsua da bakailaoa arrautzarekin nahasi aurretik ongi egina egotea. Bestela, tortilla egin eta gero, ura edo zukua isuriko du eta, tortilla zaporetsua egongo den arren, ez da horren ikusgarri egongo. Kontuz ibili beharra dago bada, haurrekin batez ere, ongi baitakigu zein bereziak diren jaki “nazkagarrien” aurrean.

Bakailao tortilla

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

zainzuri tortila

Zainzuri tortila

Zainzuri tortila Osagaiak Sorta bat zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko …

sukaldean-fondo0

Bakailao kokotxa freskoak irin-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe Ximiko bat irin Arrautza joa Oliba olioa Gatza Errezeta Irinetan igurtziko ditugu multzoka bakailao kokotxak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean …

Arrautza nahasi krematsuak

Arrautza nahasi krematsuak

Arrautza nahasi krematsuak –  Osagaiak Arrautzak Esnegaina Gurina Gatza Errezeta Arrautza nahasi krematsuak eta mamitsuak egiteko, lerdetsu aterako ditugu beti paderatik: paderan behar baino gehiago egingo duten segundo bakoitzeko are eta gogorrago edukiko ditugu platerean, …

sukaldean-fondo0

Hondarraitz edo griviche saltsa

Osagaiak 2 arrautza gorringo egosi Arrautza gorringo gordin bat Xorta bat sagardo-ozpin Oliba olioa Ximiko bat perrexil pikatu Eskukada bat kornixon/pepinillo, ozpinetan onduak eta pikatuak Ximiko bat kapar pikatu Gatza Errezeta Gopor batean edo irabiagailuaren …

sukaldean-fondo0

Bakailao eta mahaspasa enpanada

Osagaiak Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 800 g gurin 4 tipulin handi, zerrendatan moztuak dl erdia oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo 2 baratxuri-ale, pikatuak 2 koilarakada bete perrexil xehatu Gatza 750 g …