Menua

Bakailaoa tomate eta piperrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak
  • 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak
  • 4 baratxuri ale
  • Tipulin bat, pikatua
  • 6 tomate umo, pikatuak
  • Xorta bat ardo zuri
  • 12 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin

Errezeta

Kazola batean 5 koilarakada olio isuri, tipulina gaineratu, gatza eman eta sutan edukiko dugu guztia, barazkia xamur geratu arte. Tomatea eta ardoa erantsi eta su eztian gozatuko ditugu kazolako gaiak, zaporea ongi mamitu arte. Ordu erdi baten buruan iragoko dugu saltsa puregailutik (ez irabiagailurik erabili, kolore gorria galdu egingo baita bestela).

Gainerako olioa eta baratxuriak, erditik moztuak, jarriko ditugu padera batean. Gorritu orduko aterako ditugu baratxuriak. Bakailao puskak ipiniko ditugu ondoren, irinetan pasa eta gero. Binaka egingo ditugu, bizpahiru minutuan. Mamitsu geratuko dira barrutik, garrantzitsua da hori. Erretilu batera aterako ditugu, olioa isur dezaten.

Tomate saltsan sartuko ditugu ondoren solomoak, erretako piper-zerrendekin batean: su eztian edukiko ditugu gutxienez 5 minutuan, kazolari eragin eta eragin. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu kazola. Epe baten ondoren, berriro edukiko dugu kazolan su ezti-eztian, beste 5 bat minutuan. Sutatik atera eta zerbitzatu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Pikillo piperrak bakailaoz beteak –  Osagaiak 4 bakailao solomo pil-pilean eginak, beren saltsa eta guzti 2 piper berde, zerrendatan moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Pikillo piperrak, 2 pote …

TOMATE SALTSA Topsyntages.gr

Tomate saltsa

Tomate saltsa Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda Oliba olioa Azukre pixka bat Gatza Errezeta Errezeta azkar-azkar eta ordu erdi inguruan ere egin dezakezu, baina gauza batzuetarako, ahal denean, hobea da …

piperrak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak –  Osagaiak Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Gatza Pikillo piperra k txekor muturrez beteak Errezeta Poteak ireki …

Atun salteatua tomate entsalada gainean

Atun salteatua tomate entsalada gainean

Atun salteatua tomate entsalada gainean –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak Oliba olioa 5 tomate umo 8 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza … Errezeta Txortena kendu eta …

bakailao kokotxa

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean –  Osagaiak Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe Oliba olioa (1º) Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura Baratxuri ale bat, pikatua Perrexil pikatua Gatza Bakailao kokotxa freskoak …