Menua

Arrainari ezkatak nola kendu

  • Arrainak. Joselu Blanco cc-by
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrainari ezkatak nola kendu

Joselu Blanco lagunaren argazkiko bixigu horiei eta erreboiloari, banan-banan eta pintzekin ere kenduko genizkieke ezkatak, hain baitute itxura bikaina, baina arraina hainbestekoa izan gabe, ia beti izaten du ezkata, xapua eta halakoak izan ezean. Hemen duzu ezkatagabetze lan hori ondo egiteko modua.

Beharrezkoak

  • Ahorik gabeko labana
  • Guraizeak
  • Ura

Errezeta

Arrainari ezkatak kentzeko daukagu gure bihotz eta konfiantzazko arrain-saltzailea. Txapeldunen moduan portatuko da, hau zoriona gurea! Baina kanabera arrantzale lagun horrek oparitutako pieza bati ekin behar badiogu, akabo gure arrain-saltzailearen trebetasuna, eta erantzun egin behar. Erraiak kendu aurretik kendu behar zaio arrainari ezkata, askoz errazago kenduko baititugu ezkatak tripa aldea betea badago.

Profesionalek ezkatak kentzeko labana bereziak erabiltzen dituzte, guk labana baten kontrako aho kamutsaz baliatuko gara (hobe labanak ahorik ez badu). Harraskaren hondoan edo iturriaren ondoko mahai batean eutsiko diogu arrainari, eta kontuz marruskatuko dugu haren azala, ezkatak altxatzeko, isatsetik burua aldera. Alderantziz jokatuz gero, ez dugu ezkatarik altxatuko. Kontu berezia erakutsiko dugu zakatzen ondoak, hegatsen azpiak, hezurra, sabelaldea eta isatsaldea lantzerakoan.

Ezkatak ongi kendu eta gero aterako ditugu erraiak. Guraize batzuez moztuko ditugu hegatsak, eta burua ere bereiziko dugu, hala behar badu.

Kasu!

Arraina solomotan edo xerratan zatitu aurretik, isatsetik hartu eta uretatik pasatuko dugu; isatsetik berriro oratu eta eskubarru itxia igaroko dugu gorputz guztitik, ezkatek utzitako hutsuneetan dagoen ura erretiratzearren. Harekin batera kenduko dugu zikinkeria ere. Prest dago arraina dagoeneko.

Arrainari ezkatak nola kendu

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jeremy Keith cc-by

Arrain salda

Arrain salda Marsella aldean, Bullabesa deitzen den haien arrain zopa egiteko, egunean harrapatutako arrokako arraintxoak erabiltzen dituzte. Krabak, txilibituak, sabiroiak, muxumartinak, barbarinak, karraspioak… Barazki batzuekin batera egosi eta txinoan jo eta jo egiten dituzte zuku …

legatz izoztua

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin Errezetategi honetan ez diogu muzin egiten ezeri, baldin eta ondo jateari buruzkoa bada. Guretzat ez dago ortodoxia ezinbestekorik: ahoak, osasunak eta jakintzak agintzen du hemen. Gainera, badakigu gure amamen …

ARRAIN ZOPA JavierLastras

Arrain zopa

Arrain zopa Osagaiak Salda: Erabiliko ditugun ganben azalak (Arrain mota desberdinak erabil daitezke urdinak ez diren bitartean: neska zahar edo perloia, oilarra, itsas-aingira, arroka arrainak —kraba, txilibitu, barbarin, e.a—, hozkailuan gordetzen joan zaren legatz buru …

surimia

Surimia nola maneatu

Surimia nola maneatu –  Osagaiak Surimia Maionesa hotza Koilarakada txiki bat tomate saltsa Laranja ur pittin bat Perrexil xehatua Tipulin bat, txiki-txiki egina Kontserbako hegaluze pixka bat, xukatua eta izpitua Ziape-pikorra, zimiko bat. Gatza Surimi …