Menua

Arrain salda

  • Jeremy Keith cc-by
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrain salda

Marsella aldean, Bullabesa deitzen den haien arrain zopa egiteko, egunean harrapatutako arrokako arraintxoak erabiltzen dituzte. Krabak, txilibituak, sabiroiak, muxumartinak, barbarinak, karraspioak… Barazki batzuekin batera egosi eta txinoan jo eta jo egiten dituzte zuku guztia atera arte. Gero, arrain horren hondakina, katuari ematen diote. Gu ez gara hainbestera iritsiko, baina, tira!

Osagaiak

  • Oliba olioa, 2 koilarakada handi
  • 2 tipula ertain, zerrendatan
  • Eskutada bat txanpinoi, garbiak, xerratan
  • Porru baten hosto berdeak, xehaturik
  • Arrain zuriaren buru eta hexurrak. Kilo bat. Ongi garbitu odol-hondarrik ez izateko. Puska txikitan. Esan arrain-saltzaileari dozena bat kolpe emateko matxetearekin.
  • Ardo zuria. Zorrotada eder bat
  • Gatz larria
  • 2 litro ur

Errezeta

Olioa jarri kazola batean eta hartan su motelean tipulak, txanpinoiak eta porru-hostoak frijitu, 5 minutuz. Barazkiak xamurtu direnean, arraina gehitu. Sua bizitu eta beste bost minutuz frijitu, noizean behin eraginez guztiari. Gatz pixka bat bota. Ardoa isuri eta irakiten utzi segundo batzuetan. 2 litro ur inguru gehitu eta irakiten eduki 15 minutuan su motelean. Sutatik kendu eta pausatu dadila salda 10 bat minutuz, hondarrak behean geldi daitezen. Iragazkitik pasatu.

Arrain salda

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARRAIN ZOPA JavierLastras

Arrain zopa

Arrain zopa Osagaiak Salda: Erabiliko ditugun ganben azalak (Arrain mota desberdinak erabil daitezke urdinak ez diren bitartean: neska zahar edo perloia, oilarra, itsas-aingira, arroka arrainak —kraba, txilibitu, barbarin, e.a—, hozkailuan gordetzen joan zaren legatz buru …

surimia

Surimia nola maneatu

Surimia nola maneatu –  Osagaiak Surimia Maionesa hotza Koilarakada txiki bat tomate saltsa Laranja ur pittin bat Perrexil xehatua Tipulin bat, txiki-txiki egina Kontserbako hegaluze pixka bat, xukatua eta izpitua Ziape-pikorra, zimiko bat. Gatza Surimi …

legatz izoztua

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin Errezetategi honetan ez diogu muzin egiten ezeri, baldin eta ondo jateari buruzkoa bada. Guretzat ez dago ortodoxia ezinbestekorik: ahoak, osasunak eta jakintzak agintzen du hemen. Gainera, badakigu gure amamen …

Arrainak. Joselu Blanco cc-by

Arrainari ezkatak nola kendu

Arrainari ezkatak nola kendu Joselu Blanco lagunaren argazkiko bixigu horiei eta erreboiloari, banan-banan eta pintzekin ere kenduko genizkieke ezkatak, hain baitute itxura bikaina, baina arraina hainbestekoa izan gabe, ia beti izaten du ezkata, xapua eta …