Menua

Arrain zopa

  • ARRAIN ZOPA JavierLastras
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrain zopa

Osagaiak

Salda:

  • Erabiliko ditugun ganben azalak
  • (Arrain mota desberdinak erabil daitezke urdinak ez diren bitartean: neska zahar edo perloia, oilarra, itsas-aingira, arroka arrainak —kraba, txilibitu, barbarin, e.a—, hozkailuan gordetzen joan zaren legatz buru eta zatiak…, baina gu, badakizu, beti handira jotzen)
  • Xapo baten burua, kg erdia gutxi gorabehera, zatitua
  • 2 l ur
  • 2 koilarakada oliba olio

Zopa:

  • 5 koilarakada oliba olio birjina
  • Tipulin bat, zerrendatan moztua
  • Porru bat, xerratan
  • Azenario bat, xerratan
  • 7 koilarakada tomate saltsa
  • 2 baratxuri ale, xaflatan

Gainera:

  • Zorrotada on bat brandy
  • 100 g ongi txigortu (zopako ogia)
  • Koilarakada apal bat piperrauts gozo
  • Kg laurdena ganba, zurituak
  • Eskukada bat txirla
  • Koilarakada bat oliba olio birjina

Errezeta

Salda: Kazola batean, oliotan jarriko ditugu potxatzen xapo burua eta ganba azalak. Gatza eman eta urez estaliko dugu kazola. 40 bat minutuan edukiko dugu su eztian egosten. Iragazi.

Zopa: Sueztitzen jarriko ditugu barazkiak, gorritzen utzi gabe. Tomatea, zopako ogia, xerretan, eta piperrautsa erantsiko ditugu ondoren. Brandya isuri eta 10 segundoan edukiko dugu irakiten. Gatza emango dugu gero. Salda gaineratu eta 40 bat minutuan edukiko dugu guztia ezti egosten, ari eta ari. Gatz-puntua zuzendu eta xehatu egingo dugu zopa; iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren.

Jakiak itsasten ez diren padera batean, olio pixar batez salteatuko ditugu ganba zurituak. Segundo batzuk baino ez. Gatza eman eta iragazi berri dugun zopan sartuko ditugu. Padera horretan berean irekiko ditugu txirlak, olio pixar batekin. Ireki ahala murgilduko ditugu zopan. Baztertu egingo ditugu irekitzen ez direnak. Probatu, gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu zopa.

Arrain zopa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arrainak. Joselu Blanco cc-by

Arrainari ezkatak nola kendu

Arrainari ezkatak nola kendu Joselu Blanco lagunaren argazkiko bixigu horiei eta erreboiloari, banan-banan eta pintzekin ere kenduko genizkieke ezkatak, hain baitute itxura bikaina, baina arraina hainbestekoa izan gabe, ia beti izaten du ezkata, xapua eta …

Jeremy Keith cc-by

Arrain salda

Arrain salda Marsella aldean, Bullabesa deitzen den haien arrain zopa egiteko, egunean harrapatutako arrokako arraintxoak erabiltzen dituzte. Krabak, txilibituak, sabiroiak, muxumartinak, barbarinak, karraspioak… Barazki batzuekin batera egosi eta txinoan jo eta jo egiten dituzte zuku …

surimia

Surimia nola maneatu

Surimia nola maneatu –  Osagaiak Surimia Maionesa hotza Koilarakada txiki bat tomate saltsa Laranja ur pittin bat Perrexil xehatua Tipulin bat, txiki-txiki egina Kontserbako hegaluze pixka bat, xukatua eta izpitua Ziape-pikorra, zimiko bat. Gatza Surimi …

legatz izoztua

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin Errezetategi honetan ez diogu muzin egiten ezeri, baldin eta ondo jateari buruzkoa bada. Guretzat ez dago ortodoxia ezinbestekorik: ahoak, osasunak eta jakintzak agintzen du hemen. Gainera, badakigu gure amamen …