Menua

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

  • arrain-zopa-azkarra
  • legatz izoztua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

Errezetategi honetan ez diogu muzin egiten ezeri, baldin eta ondo jateari buruzkoa bada. Guretzat ez dago ortodoxia ezinbestekorik: ahoak, osasunak eta jakintzak agintzen du hemen. Gainera, badakigu gure amamen zopa hura ez duela inork berdinduko, beraz, zertarako ibili itxurakeriatan. Hara hemen errezeta azkar bezain merke bat, arrain zopa egiteko. Egin, dastatu eta gero esango diguzu!

Osagaiak

  • Tipula erdia, pikatua
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Xorta bat oliba olio
  • Itsaski salda kontzentratua, pastilla bat
  • 5 koilarakada bete tomate saltsa
  • Koilaratxokada bat piper txorizeroaren mami (kontserbakoa izan daiteke)
  • Zopako ogia, puska eder bat
  • 6 dl ur bero, iturrikoa
  • 2 legatz solomo izoztu
  • Eskukada bat ganba izoztu
  • Zorrotada bat xerez
  • Gatza

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

Errezeta

Mikrouhinetarako ontzi egoki batean ipiniko ditugu tipula, baratxuriak, olioa eta gatza. Indar betean maneatuko ditugu gaiak tapatu gabe, 4 bat minutuan. Haien ostean erantsiko ditugu ogia, papurtua, salda-pastilla, tomate saltsa, piper txorizeroaren mamia, piperrautsa, ur beroa, legatz solomo izoztu bi eta gatza. Tapaturik maneatuko ditugu zopa-gaiak, 10 bat minutuan eta indar betean. Haien ostean, tapa kendu, ganbak erantsi eta beste 5 bat minutuan edukiko dugu guztia labean.

Legatz solomoak eta ganbak aterako ditugu ondoren (hozkagai gisa erabiliko ditugu geroago). Irabiagailuaren besoa zopa egin den ontzian sartu, indar betean eragin eta, xorta bat xerez erantsi ondoren, hasiko gara zopa xehatzen. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren, behar izanez gero.

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola eginLegatza eskuz puskatu (ez gehiegi papurtu) eta, ganbekin batean, sartuko ditugu puska guztian zopa xehean, erre gabe. Ongi nahasi eta beroaldi bat emango diogu zopari mikrouhinetan, behar izanez gero.

Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.

Kontuz ibil gaitezen gatzarekin, gaziak izaten baitira salda-pastillak. Errezeta honek  zorroko zopek baino aukera askoz zaporetsuagoa (eta haiek bezain bizkorra) eskaintzen digu inolaz ere.

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin  Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arrainak. Joselu Blanco cc-by

Arrainari ezkatak nola kendu

Arrainari ezkatak nola kendu Joselu Blanco lagunaren argazkiko bixigu horiei eta erreboiloari, banan-banan eta pintzekin ere kenduko genizkieke ezkatak, hain baitute itxura bikaina, baina arraina hainbestekoa izan gabe, ia beti izaten du ezkata, xapua eta …

ARRAIN ZOPA JavierLastras

Arrain zopa

Arrain zopa Osagaiak Salda: Erabiliko ditugun ganben azalak (Arrain mota desberdinak erabil daitezke urdinak ez diren bitartean: neska zahar edo perloia, oilarra, itsas-aingira, arroka arrainak —kraba, txilibitu, barbarin, e.a—, hozkailuan gordetzen joan zaren legatz buru …

surimia

Surimia nola maneatu

Surimia nola maneatu –  Osagaiak Surimia Maionesa hotza Koilarakada txiki bat tomate saltsa Laranja ur pittin bat Perrexil xehatua Tipulin bat, txiki-txiki egina Kontserbako hegaluze pixka bat, xukatua eta izpitua Ziape-pikorra, zimiko bat. Gatza Surimi …

Jeremy Keith cc-by

Arrain salda

Arrain salda Marsella aldean, Bullabesa deitzen den haien arrain zopa egiteko, egunean harrapatutako arrokako arraintxoak erabiltzen dituzte. Krabak, txilibituak, sabiroiak, muxumartinak, barbarinak, karraspioak… Barazki batzuekin batera egosi eta txinoan jo eta jo egiten dituzte zuku …