Menua

Tomate saltsa

  • TOMATE SALTSA Topsyntages.gr
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Tomate saltsa

Osagaiak

  • Tomate heldu-helduak, 2 kg
  • 3 tipula eder, txiki-txiki eginda
  • Oliba olioa
  • Azukre pixka bat
  • Gatza

Errezeta

Errezeta azkar-azkar eta ordu erdi inguruan ere egin dezakezu, baina gauza batzuetarako, ahal denean, hobea da ortodoxia.

Olioa jarri kazola batean eta bertan axaletik frijitu daitezela, 35 minutuz, tipulak, gatz pixka batekin. Denbora hori iraganik, azukrea gehitu, baita tomateak ere garbitu eta puskatan egin eta gero. Su motelean egos daitezela, pixkana-pixkana 2 orduz edo tomate saltsak ur gehiena lurrundu edo galdu duen arte. Gazitu eta, sobera garratz baldin badago, azukre pittin bat gehitu. Horrela utz genezake, naturala, edo pure-egitekotik pasatu finago geldi dadin, baina orduan berriz irakiten eduki beharko genuke lehengo kolore gorria hartzeko berriz.

Eta ez ahaztu, tomate saltsa egiterakoan, badakigu denok lasterrago egingo dugula irabiagailuarekin, baina hobe pure-egitekoaz baliatzen bagara, ez baitugu galduko tomate saltsaren kolore gorria. Irabiagailuarekin laranja-kolorea izango du.

Tomate saltsa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

pasta-bolognesa

Pasta bolognesa

Pasta bolognesa Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Tomate saltsa, litro laurdena Perrexil …

Pizza antxoilekin

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka –   Pagotxa RZkeko bideoa … Osagaiak 250g irin 125cl ur 7g legami 7g gatz 25g oliba olio tomate saltsa litro bat 2 mozzarela bola albaka antxoa poto bat …

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

entsalada

Entsalada hornitua ondo eginda

Entsalada hornitua ondo eginda – Osagaiak 2 uraza Eskarola bat Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua 3 tomate heldua, zurituak 8 zainzuri 3 arrautza egosi 8 antxoa xerra, oliotan Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g 2 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Barazki gainerreak proventzako eran

Osagaiak 2 tipulin, zerrendatan moztuak Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra 5 tomate ertain 3 alberjinia 3 kuiatxo Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Eltze giderdun batean koilarakada bat …