Menua

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka

  • Pizza antxoilekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka –  

Pagotxa RZkeko bideoa

Osagaiak

  • 250g irin
  • 125cl ur
  • 7g legami
  • 7g gatz
  • 25g oliba olio
  • tomate saltsa litro bat
  • 2 mozzarela bola
  • albaka
  • antxoa poto bat

Errezeta

  1. Hondokoa egiteko, irina, ura, legamia eta oliba olioa nahastu behar dira.
  2. Nahasirik daudela, ogiarekin egiten den moduan, oreari eragin.
  3. Bi minutuz itxaron eta berriz eragin… horrela 6-8 aldiz.
  4. Labea berotu 250ºtan.
  5. Tomatea, zartagi batean su ertainetan jarri ura galtzen has dadin.
  6. Bitartean, masa zabaldu eta nahi den itxura eman ostean, aproposa den paperaren gainean laberatu 2-3 minutuz.
  7. Labetik atera eta 180ºtara jeitsi tenperatura.
  8. Masa beroaren gainean, ia ur guztia galdutako tomate saltsa zabaldu.
  9. Mozzarela eskuarekin hautsi eta tomatearen gainean zabaldu antxoekin batera.
  10. beste 5-10minutuz laberatu eta handik ateratakoan,  albaka gehitu.

Kasu!

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekinAlbaka eta antzeko belar eta hosto freskoak, amaieran eta labetik kanpo gehitu kolorea eta berezko zaporea gorde dezaten eta oliba olio gordin tanta batzuk gehitu hostoen gainetik.

Alferra bazara, jakizu gaur egun merkatuan topa daitezkeela pizzak egiteko masa bikain askoak,  baina gure iritzian,  etxean egindakoa bezalakorik ez dago!

Behin pizzaren orea ikasitakoan, gainerako guztia nahierakoa da. Zeure irudimenaren araberakoa. On egin!

Pizza antxoilekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Antxoak gatzetan onduak

Antxoak gatzetan onduak

Antxoak gatzetan onduak –  Osagaiak Antxoak, nahi bezain bat Gatz larria Ura Oliba olioa … Errezeta Antxoak oso freskoak izango dira, atzeman berriak, antxoaren garaiaren hasierakoak (Apirila-Maiatza), tripa arrabaz beterik eduki dezan. Pertz batean edukiko …

sukaldean-fondo0

Piku, limoi berde eta albahaka zopa hotza

Osagaiak 16 piku, ongi onduak 3 banana, ongi onduak Litro bat ur 160 g azukre Bainila adaxka bat, ireki eta aletua 4 limoi berderen zukua eta birrindura Albahaka freskoa, eskukada eder bat Errezeta Albahakari hostoak …

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet –  Osagaiak Ogi biribila, xerra loditan moztua Tomate freskoa eta umoa Oliba olioa Gatza Errezeta Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen …

saltsa arrosa

Saltsa arrosa

Saltsa arrosa –  Osagaiak Oliba olioa, hiru litro laurden inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatz pixka bat Laranja zuku pixka bat Koilarakada bat ketchup saltsa Koilarakada bat ziape Tomate frijituaren saltsa, 2 koilarakada …

Indioilar izterrak tomate saltsan

Indioilar izterrak tomate saltsan

Indioilar izterrak tomate saltsan –  Osagaiak 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak 4 tipulin, pikatuak 4 baratxuri ale, pikatuak Porru baten zuria, pikatua Baso bete ardo zuri Kg bat tomate saltsa mamitsu Oliba olioa eta gatza …