Menua

Pasta bolognesa

  • pasta-bolognesa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pasta bolognesa

Osagaiak

  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
  • Tomate saltsa, litro laurdena
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Errezeta

Zartagin batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan.

Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina.

Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko. Perrexila erantsi gero, baita pasta egosi berria eta xukatua ere. Zerbitzatu eta jan.

Pasta bolognesa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

almandrongilak tomate saltsan

Almandrongilak tomate saltsan

Almandrongilak tomate saltsan Osagaiak Behi-haragi xehatua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian) Baratxuri eta perrexil xehatua, pixka bat Ogi arraspatua, 2 koilarakada Zorroko tipula zopa, zorro erdia 2 baso ur …

babak

Tomate entsalada baba freskoekin

Tomate entsalada baba freskoekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Baba aletu gordinak, eskutada on bat 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada baba freskoekin Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, …

ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale Gatza Errezeta Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare formako ebakia ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da …

sukaldean-fondo0

Tomate entsalada

Osagaiak 5 tomate heldu Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz …

urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza Osagaiak: 500 gr irin 250 gr ur 12,5 gr legami 12,5 gr gatz 50 gr oliba olio 2 tomate pote 4 mozarela bola bat 8 barrengorri edo txanpinoi haundi …