Menua

Entsalada hornitua ondo eginda

  • entsalada
  • entsalada2
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Entsalada hornitua ondo eginda –

Osagaiak

  • 2 uraza
  • Eskarola bat
  • Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua
  • 3 tomate heldua, zurituak
  • 8 zainzuri
  • 3 arrautza egosi
  • 8 antxoa xerra, oliotan
  • Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g
  • 2 koilarakada handi Xerez ozpin
  • 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • Gatza

Errezeta

  1. Ur hotz ugarian, ozpin edo ehe tanta batzuekin, garbituko ditugu uraza eta eskarola hostoak. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Eskuekin zatituko ditugu hosto handienak, hostoen zirietatik abiatuta.
  2. Garbitu ondoan, limoiaren moduko ataletan moztuko dugu tomatea. Ozpin-olioa prestatuko dugu gero, oliba olio birjina, ozpina eta gatza erabilita.
  3. Ozpin-olioaren herena isuriko dugu entsalada-ontzi baten hondoan eta haren gainean ipiniko ditugu tomate atalak, eta haien gainean zainzuriak, arrautza egosi laurdenkatuak, antxoak eta mendrezka, xafla mehetan izpitua edo papurtua. Gai hauen guztien gainean zabalduko ditugu uraza eta eskarola hostoak eta tipulin zirrindolak.
  4. Ozpin-olioaren gainerakoa ondoan duela zerbitzatuko dugu entsalada, ozpin-olioaz nork bere gustura manea dezan. Horrela egiten badugu, hostoak ez dira zimelduko. Gainera, gai astunenak ontziaren hondoan eta arinenak gainaldean ipintzen baditugu, behar bezalako entsalada jango dugu, gaiak zanpatu gabe.

 

Entsalada hornitua ondo eginda

Kasu!

Aitzaki egokia dira entsaladak osagaiak etengabe aldatzeko. Oinarri honetan, nahi bezalako entsalada guztiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar gaineratuz. Ozpin-olioa ere alda dezakegu, ziapea, soja-saltsa edo limoi zukua erantsiz.

Entsalada hornitua ondo eginda

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

sukaldean-fondo0

Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan, ongi hautatua, 8 zati eder Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada Allioli saltsa, 16 koilarakada Gatza Errezeta …

pasta-bolognesa

Pasta bolognesa

Pasta bolognesa Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Tomate saltsa, litro laurdena Perrexil …

Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 …

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan –  Osagaiak Arroz zuria, kilo erdia 2 baratxuri ale, osorik Oliba olio birjina, 3 koilarakada 2 litro ur 3 tomate, ongi helduak Piper berde bat, txikitua Tipulin bat, txikitua Gatza Arroza entsaladan Errezeta …