Menua

Barazki pistoa

  • Barazki pistoa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Barazki pistoa – 

Osagaiak

  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe
  • Oliba olio birjina, 10 koilarakada
  • 2 kuiatxo dadotan moztuak
  • 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak
  • 2 piper berde, dadotan moztuak
  • 2 alberjinia zuritu gabe, garbiak, dadotan moztuak
  • 3 tomate fresko, azala kenduta, dadotan.
  • Perrexil fresko pixka bat, ez oso txiki egina
  • Gatza eta azukre pixar bat

Barazki pistoa

Errezeta

Su eztian jarri kazola zabal batean, 3 koilarakada oliba oliorekin batera, tipulina eta gatz pixka bat. Baratxuri aleak gehitu, zuritu gabe, eta su eztian frijitu daitezela 15 minutuz.

Zartagin batean, su ez oso bizian, 3 koilarakada olio jarrita, piper gorria eta berdea salteatu, 5 minutuz-edo. Gatz eman eta, ongi xukatuta, tipulina dugun kazolara bota.

Beste 3 koilarakada olio jarrita, zartagin berean alberjinia eta kuiatxoa salteatu, su ez oso bizian, beste 5 minutuz. Gatz eman, xukatu eta lehendik prestatutakoari erantsi.

Bi tomateak zartaginetik pasatu, minutu batez, koilarakada bat oliba oliotan. Gazitu, azukre pixka bat gehitu eta gainerako barazkiak dauden kazolan bildu dena.

Su motelean berotu kazola eta perrexila bota. Sutan utziko dugu orain beste 15 minutuan. Baratxuri ale osoak erretiratu barazkien artetik arrantzan bezala. Dasta ezazu gatzik behar ote duen jakiteko eta zerbitzatu.

Barazki pistoa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

gazpatxoa

Gazpatxoa

Gazpatxoa –  Osagaiak Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat Piper berde bat, garbia, puskatan Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina Tipulin bat, zuritua, puskatan Baratxuri ale bat, zuritua Oliba olio birjina, …

Piper berde beteak entsaladan

Piper berde beteak entsaladan

Piper berde beteak entsaladan –  Osagaiak 12 piper berde luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak) Oliba olioa frijitzeko 2 piper berde, luzetara moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat Oliotan edo ozpinetan kontserbatutako …

Pasta Barazkiekin - Michael Stern

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …

PIPERRADA

Piperrada

Piperrada –  Osagaiak 4 tipulin eder 6 piper berde Pikillo piperrak, pote bat 4 baratxuri ale 5 koilarakada oliba olio Tomate saltsa, litro laurden bat Gatza … Errezeta Kazola handi batean oliba olioa jarri. Tipulinak, …

sukaldean-fondo0

Atuna piperrekin

Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Padera batean olio ugari isuri eta su bizian …