Menua

Sagar tarta mahaspasekin

  • Sagar tarta mahaspasekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sagar tarta mahaspasekin – 

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
  • 6 sagar, zurituak, dadotan moztuak
  • Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
  • Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac…
  • Gurin puska eder bat
  • Koilarakada bat azukre
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • Almendra orea:
  • 55 g irin
  • 55 g azukre
  • 45 g almendra hauts
  • 45 g gurin bigun

Sagar tarta mahaspasekin

Errezeta

Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan. Orduan agudo erantsi sagar dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe. 10 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezan utzi eta bertara irauli mahaspasak, sagar salteatuen zaporea har dezan denak. Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura labean berotutako tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.

Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu…Irinarekin azukrea eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte. Harea horrekin moldearen hondoan jarritako sagar eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte. Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.

Sagar tarta mahaspasekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sagar erreak

Sagar erreak

Sagar erreak Osagaiak 8 errege sagar 8 koilarakada azukre Xorta bat sagardo-pattarra Ura, baso erdia Sagar erreak Errezeta Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu …

Sagar eta erromero konpota

Sagar eta erromero konpota

Sagar eta erromero konpota –  Osagaiak 8 sagar, zurituak eta dado handietan zatituak 8 koilarakada azukre Gurina, puska handi bat Erromero adaxka bat Limoi baten zukua Sagar eta erromero konpota Errezeta Gurina kazola zabal batean …

Sagar enpanadatxoak

Sagar enpanadatxoak

Sagar enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko 6 golden sagar, zurituak, zuztarra kendu eta dado txikietan zatituak Limoi baten zukua Gurina, intxaur eder baten neurriko zatia Azukre koilarakada bat Arrautza, joa Errezeta Azukrea …

Gabon konpota

Gabon konpota

Gabon konpota –  Osagaiak 2 l ur Litro bat ardo beltz, ona 400 g azukre Kanela, ezpal bat Litro laurdena mertxika-zati lehor Litro laurdena aran pasa Litro laurdena piku lehor Litro laurdena mahaspasa . . …

sagar konpota

Sagar konpota

Sagar konpota Osagaiak 9 sagar golden, edo hobe, errege-sagar (Errezilgoak) Dezilitro bat ur Bainila leka bat, irekia eta aletua Limoi baten zukua Sagar konpota Errezeta Sagarrak zuritu eta puska ezberdinetan zatitu, baina bihotza baztertu. Fruta …