Menua

Ozpin-olioa fruitu lehorrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
  • Oliba olio birjina, estra, litro erdia
  • Pinazi txigortuak, koilarakada bat
  • Hur txigortuak, koilarakada bat
  • 100 g sagardo-ozpin
  • 100 g limoi zuku
  • Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Errezeta

Irabiagailu baten ontzian ozpina, limoi ura, gatza eta piperbeltza jarri eta indar bete-betean nahasiko dugu. Eman ditzala bueltak segundo batzuetan, estalkia kendu eta fruitu lehorrak gehitu, eta berriz irabiatu segundo batzuez. Estalkia berriz kendu eta orduan olioak gehituko ditugu. Beste buelta batzuk eta kitto. Ozpin-olioa kristalezko botiletan sartu eta prest ditugu entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko.

Intxaur edo hur olio ona lortzen badugu, horixe erabil genezake kakahuete edo ekilore olioaren ordez. Askoz hobea aterako da ozpin-olioa. Ozpin-olio mota hau bikaina da eskarola maneatzeko, batik bat hirugihar puska txigortu batzuk gehitzen badizkiogu entsaladari.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –  Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

Fruitu lehor gorbezituak nola utzi jateko eran

Fruitu lehor gorbezituak nola utzi jateko eran

Fruitu lehor gorbezituak nola utzi jateko eran –  Osagaiak Kakahuete, hur edo almendra batzuk Fruitu lehor gorbezituak nola utzi jateko eran Errezeta / Teknika Kakahuete, hur edo almendra bati hozka egin eta gorbezitua baldin badago, …

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua –  Osagaiak 100 g azukre 350 g almendra, txikitua eta txigortua Ekilore olio pixka bat 300 g mertxika marmelada Mertxika pattarra, 4 koilarakada Konpota azukre gorritua Errezeta Eltze bat jarriko dugu sutan, …

Banana tarta mahaspasekin

Banana tarta mahaspasekin

Banana tarta mahaspasekin –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 5 banana, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …

sukaldean-fondo0

Arbendol edo almendra bizkotxoa

Osagaiak 165 g gurin 215 g azukre Limoi baten azal birrindua Gatz zimiko bat Almendra hautsa, 90 g Legamia hauts pixar bat 150 g irin 2 arrautza Errezeta Gurina jo. Beraztua gelditu behar du, krema …