Menua

Sagar tarta mahaspasekin

  • Sagar tarta mahaspasekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sagar tarta mahaspasekin – 

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
  • 6 sagar, zurituak, dadotan moztuak
  • Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
  • Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac…
  • Gurin puska eder bat
  • Koilarakada bat azukre
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • Almendra orea:
  • 55 g irin
  • 55 g azukre
  • 45 g almendra hauts
  • 45 g gurin bigun

Sagar tarta mahaspasekin

Errezeta

Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan. Orduan agudo erantsi sagar dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe. 10 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezan utzi eta bertara irauli mahaspasak, sagar salteatuen zaporea har dezan denak. Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura labean berotutako tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.

Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu…Irinarekin azukrea eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte. Harea horrekin moldearen hondoan jarritako sagar eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte. Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.

Sagar tarta mahaspasekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tatin sagar tarta

Tatin sagar tarta

Tatin sagar tarta –  Osagaiak 6 golden sagar, zurituak eta lau puskatan zatituak, barruko zuztarra kendu eta limoi zukuaz igurtziak 125 g gurin bigun 150 g azukre-hauts Bainila adaxka bat, irekia eta aletua 250 g …

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua –  Osagaiak 100 g azukre 350 g almendra, txikitua eta txigortua Ekilore olio pixka bat 300 g mertxika marmelada Mertxika pattarra, 4 koilarakada Konpota azukre gorritua Errezeta Eltze bat jarriko dugu sutan, …

sukaldean-fondo0

Ozpin-olioa fruitu lehorrekin

Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Pinazi txigortuak, koilarakada bat Hur txigortuak, koilarakada bat 100 g sagardo-ozpin 100 g limoi zuku Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria …

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin –  Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak 2 koilaratxokada irin Kardua_egosi den salda, edontzi handi …

Banana tarta mahaspasekin

Banana tarta mahaspasekin

Banana tarta mahaspasekin –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 5 banana, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …