Menua

Otarrainxka salteatuak

  • Otarrainxka salteatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Otarrainxka salteatuak – 

Osagaiak

  • 2 kg otarrainxka fresko
  • Oliba olioa
  • Baratxuri xehatua, pittin bat
  • Gatza

salteatuak

Errezeta

Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu otarrainxkak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat olio isuriko dugu ondoren. Kea dariola sartuko ditugu otarrainxkak salteatzeko. Bi edo hiru txandatan egingo ditugu, eta erantsi egingo dugu olioa txanda berri bakoitzeko. Txigorturik eta gorri geratuko dira otarrainxkak. 2 minutu iraungo du gutxienez paderaldi bakoitzak.

Hobe dugu otarrainxkak bizpahiru alditan salteatzea, erregosi ez dakizkigun. Ongi txigortu behar dira. Sutatik atera eta, gatza beldurrik gabe eman ostean, erantsiko diegu baratxuri xehatua, oso gutxi, doi-doi lurrintzeko baino ez. Nahi izanez gero, guraize batzuez trauskil mozturiko perrexila hedatuko dugu otarrainxken gainetik.

Otarrainxka salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak –  Osagaiak 20 otarrainxka fresko, erdi tamainakoak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza irin-arrautzeztatuak Errezeta Gatza emango diegu otarrainxkei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian …

OTARRAINXKAK TXAPAN JJMerelo

Otarrainxkak plantxan

Otarrainxkak plantxan Osagaiak 2 kg otarrainxka Oliba olioa Gatz larria * Lau pertsonentzat Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu otarrainxkak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su …

Otarrainxkak tenpuran

Otarrainxkak tenpuran

Otarrainxkak tenpuran – Osagaiak 20 otarrainxka, freskoak eta handiak 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Otarrainxkak tenpuran Errezeta Irina, …

Otarrainxka egosiak

Otarrainxka egosiak

Otarrainxka egosiak –  Beharrezkoak Itsasoko ura edo ura eta gatza Otarrainxka egosiak Errezeta Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g …

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin –  Osagaiak 16 otarrainxka fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …