Menua

Otarrainxka salteatuak

  • Otarrainxka salteatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Otarrainxka salteatuak – 

Osagaiak

  • 2 kg otarrainxka fresko
  • Oliba olioa
  • Baratxuri xehatua, pittin bat
  • Gatza

salteatuak

Errezeta

Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu otarrainxkak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat olio isuriko dugu ondoren. Kea dariola sartuko ditugu otarrainxkak salteatzeko. Bi edo hiru txandatan egingo ditugu, eta erantsi egingo dugu olioa txanda berri bakoitzeko. Txigorturik eta gorri geratuko dira otarrainxkak. 2 minutu iraungo du gutxienez paderaldi bakoitzak.

Hobe dugu otarrainxkak bizpahiru alditan salteatzea, erregosi ez dakizkigun. Ongi txigortu behar dira. Sutatik atera eta, gatza beldurrik gabe eman ostean, erantsiko diegu baratxuri xehatua, oso gutxi, doi-doi lurrintzeko baino ez. Nahi izanez gero, guraize batzuez trauskil mozturiko perrexila hedatuko dugu otarrainxken gainetik.

Otarrainxka salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Otarrainxka koktela

Otarrainxka koktela

Otarrainxka koktela –  Osagaiak 1,5 kg ganba, egosiak eta zurituak Uraza garbi bat, zerrenda mehetan moztua Sagar berde bat, zuritua eta zuztarrik gabe, dado txikitan moztua Maionesa saltsa Koilarakada bat tomate saltsa Xorta bat laranja …

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak –  Osagaiak 20 otarrainxka fresko, erdi tamainakoak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza irin-arrautzeztatuak Errezeta Gatza emango diegu otarrainxkei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian …

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan –  Osagaiak 16 otarrainxka eder 5 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale, xehatuak Baso oparo bat whisky Bi limoien zukua 100 g gurin Perrexil xehatua Gatza Otarrainxkak whiskiaren kutsuan Errezeta Otarrainxkak zurituko …

OTARRAINXKAK TXAPAN JJMerelo

Otarrainxkak plantxan

Otarrainxkak plantxan Osagaiak 2 kg otarrainxka Oliba olioa Gatz larria * Lau pertsonentzat Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu otarrainxkak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su …

Otarrainxka egosiak

Otarrainxka egosiak

Otarrainxka egosiak –  Beharrezkoak Itsasoko ura edo ura eta gatza Otarrainxka egosiak Errezeta Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g …