Menua

Otarrainxkak plantxan

  • OTARRAINXKAK TXAPAN JJMerelo
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Otarrainxkak plantxan

Osagaiak

  • 2 kg otarrainxka
  • Oliba olioa
  • Gatz larria

* Lau pertsonentzat

Errezeta

Uretan pasa eta lehortuko ditugu otarrainxkak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian jarri eta hartan utziko dugu ongi berotu arte. Batetan edo hainbat txandatan erreko ditugu otarrainxkak, haien tamaina da kontua. Hondo beroan ipiniko ditugu, ongi ordenatuak, beroak berdintsu har ditzan. Gorritu eta barruko haragia maneatzen hasi arte edukiko ditugu, minutu batez alde bakoitzetik, tamainaren arabera. Ez dugu kanpotik erreko diren beldur ari behar. Ez ditugu otarrainxkak erregosi behar, baizik eta ongi txigortu. Erretiratu eta limoiarekin, maionesarekin edo bixigarri duen beste saltsaren batekin zerbitzatuko ditugu otarrainxkak.

Otarrainxkak plantxan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Otarrainxka salteatuak

Otarrainxka salteatuak

Otarrainxka salteatuak –  Osagaiak 2 kg otarrainxka fresko Oliba olioa Baratxuri xehatua, pittin bat Gatza salteatuak Errezeta Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu otarrainxkak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat olio …

Otarrainxka tartarea

Otarrainxka tartarea

Otarrainxka tartarea –  Osagaiak kg otarrainxka gordin, zurituak eta labanaz dado txikitan moztuak 2 abokat heldu, dadotan moztua Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua) Perrexila, pikatua Tipulin-belarra, pikatua Pixar bat ziape …

Otarrainxka egosiak

Otarrainxka egosiak

Otarrainxka egosiak –  Beharrezkoak Itsasoko ura edo ura eta gatza Otarrainxka egosiak Errezeta Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g …

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan –  Osagaiak 16 otarrainxka eder 5 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale, xehatuak Baso oparo bat whisky Bi limoien zukua 100 g gurin Perrexil xehatua Gatza Otarrainxkak whiskiaren kutsuan Errezeta Otarrainxkak zurituko …

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak

Otarrainxka irin-arrautzeztatuak –  Osagaiak 20 otarrainxka fresko, erdi tamainakoak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza irin-arrautzeztatuak Errezeta Gatza emango diegu otarrainxkei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian …