Menua

Otarrainxkak tenpuran

  • Otarrainxkak tenpuran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Otarrainxkak tenpuran –

Osagaiak

  • 20 otarrainxka, freskoak eta handiak
  • 150 g irin
  • Ura, litro laurdena
  • Azukrea, ximiko bat
  • Okindegiko legamia prentsatua, 15 g
  • Gatza, koilarakada erdia
  • Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko

Otarrainxkak tenpuran

Errezeta

Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean jarri eta hatz muturrekin txikituko dugu guztia. Ura erantsiko dugu orduan, epel betiere, 30º-tan ez beroago, legamia honda ez dakigun. Koilara batez edo sukaldeko ziri batez baliaturik, erabat zurrupatu arte erantsiko dugu ura, pixkana-pixkana erantsi ere, pikorrik ez dadin egin. Goporra zatar batez estali eta ordu erdian utziko dugu pausatzen, leku epel batean, garbigailuaren gelan esate baterako.

Orea jaiki eta burbuilak eragiten hasi dela ikusiko dugu. zuritu egingo ditugu orduan otarrainxkak, kontu handiz zuritu ere, isatsa eta burua bereiz ez daitezen. Labana zorrotz batez, mm batzuk karrakatuko dizkiogu isatsaren atzealdeari luzera osoan zehar, hartatik luzatzen den hestea agerian uzteko. Kendu egingo dugu ondoren. Gatza eman ondoan, isats muturretik banan-banan hartu eta tenpuraren orean barneratuko ditugu ganbak, askatu gabe eta sartu-irten bizkor bat eginez, eta paderan edukiko dugun olio beroan utziko ditugu ondoren. Hala jokatuko dugu ganba guztiekin. Ondoren, ongi xukatu eta kraskatsu jango ditugu plazer handiz.

Romesco saltsa, allioli saltsa edo tomate saltsa hotz on baten ondoan zerbitzatu ahal izango ditugu orburuak, hartan bustitzeko aukera emanez.

Otarrainxkak tenpuran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan

Otarrainxkak whiskiaren kutsuan –  Osagaiak 16 otarrainxka eder 5 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale, xehatuak Baso oparo bat whisky Bi limoien zukua 100 g gurin Perrexil xehatua Gatza Otarrainxkak whiskiaren kutsuan Errezeta Otarrainxkak zurituko …

Otarrainxka tartarea

Otarrainxka tartarea

Otarrainxka tartarea –  Osagaiak kg otarrainxka gordin, zurituak eta labanaz dado txikitan moztuak 2 abokat heldu, dadotan moztua Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua) Perrexila, pikatua Tipulin-belarra, pikatua Pixar bat ziape …

Otarrainxka egosiak

Otarrainxka egosiak

Otarrainxka egosiak –  Beharrezkoak Itsasoko ura edo ura eta gatza Otarrainxka egosiak Errezeta Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g …

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin –  Osagaiak 16 otarrainxka fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …

OTARRAINXKAK TXAPAN JJMerelo

Otarrainxkak plantxan

Otarrainxkak plantxan Osagaiak 2 kg otarrainxka Oliba olioa Gatz larria * Lau pertsonentzat Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu otarrainxkak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su …