Menua

Txokolate trufak

  • txokolate trufak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txokolate trufak – 

Osagaiak

  • 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa
  • 200 g txokolate esnedun
  • 200 g esnegain likido
  • Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

 

Errezeta

  1. Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, aterako dugu sutatik. Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan, txokolate beltza eta esneduna, eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte.
  2. Orduan sartuko dugu gomazko espatula edo zurezko zali bat eta hasiko gara eragiten, txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte eragin ere.
  3. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin.
  4. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero.
  5. Pausatzen utzi eta jango ditugu.

Txokolate trufak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txokolate tarta mamitua

Txokolate tarta mamitua

Txokolate tarta mamitua –  Osagaiak Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea Litro erdia esnegain 100 g azukre 5 arrautza 90 g txokolate beltz 30 g txokolate esnedun Tartaren estalkia osagaiak: 100 …

TXOKOLATE TARTA GeoVehrka

Txokolate tarta erraza

Txokolate tarta erraza –  Osagaiak 95 g txokolate beltz 90 g gurin, biguna, pomada baten antzera 45 g irin 150 g azukre 3 arrautza oso . Errezeta Maria bainuan urtuko ditugu lehenik gurina eta txokolatea, …

Txokolate gailetak

Txokolate gailetak

Txokolate gailetak –  Osagaiak 400 g irin Gatza, ximiko bat Bikarbonatoa, ximiko bat 200 g gurin, biguna 150 g azukre 200 g azukre beltz 2 arrautza 250 g txokolatezko pipitak   Errezeta Ontzi batean ipiniko …

Tiramisua-2

Tiramisua

Tiramisua –  Osagaiak 5 arrautza 75 g azukre 75 g irin Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa Pattar zorrotada eder bat (amaretto) 4 arrautza gorringo 8 koilarakada azukre Mascarpone gazta krematsua, 250 g 4 arrautza …

Txokolate eta banana tarta

Txokolate eta banana tarta

Txokolate eta banana tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea 2 banana heldu Litro erdia esnegain 100 g azukre 5 arrautza 90 g txokolate beltz 30 g txokolate esnedun …