Menua

Txokolate terrina erraza

  • Txokolate terrina erraza
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txokolate terrina erraza – 

Osagaiak

  • Bizkotxoa egiteko:
  • 4 arrautza
  • 125 g azukre
  • 80 g irin
  • Ximiko bat legamia hauts
  • Trufa egiteko:
  • 800 g txokolate beltz
  • 3 gorringo
  • 100 g gurin guri
  • Arrautza zuringo bat, harrotua
  • Xorta bat armagnac

Errezeta

Bizkotxoa egiteko: Gopor batean, hagaxka batzuez nahasiko ditugu arrautzak eta azukrea, orea loditu eta zuritu arte, ongi harroa gelditu arte. Ondoren, bahetu eta langar finean erantsiko diegu irina arrautzei eta azukreari, poliki-poliki. Gomazko espatula batez edo, hori ezean, lehengo hagaxkez nahasiko dugu guztia. Laberako paper sulfuroztatuaren gainean hedatu dugu bizkotxo-orea. Labean sartuko dugu ondoren, 180º-ko tenperaturan, eta 8 minutuan edukiko dugu egiten.

Bizkotxoa maneatze kontu korapilatsu hau horren gogoko ez badugu, egina erosi eta kitto!
Prest eduki eta gero, plum-cake molde baten paretak eta hondoa estaliko ditugu (aluminio-paperaz estalia egongo da aldez aurretik). Moldearen gaineko diametroaren neurriko xafla bat utziko dugu geroko, betegarriaren gainean jarriko baitugu gero, barrua bete eta gero. Halatan alde guztietatik bizkotxoz estalitako moldea izango da hau.

Trufa egiteko: Maria bainuan edo mikrouhinetan, gopor batean urtuko dugu txokolatea, eta gainerako gaiekin nahasiko dugu ondoren. Ongi joko dugu guztia, egoki nahasteko. Terrinaren barruan isuriko dugu orduan trufa hori, eta bizkotxozko xaflaz estaliko dugu, tapa baten antzera. Aluminio-paperaz itxi eta jan aurretik gutxienez 12 orduz edukiko dugu terrina hozkailuan.

Moldetik atera, papera kendu eta, ahoa bero duen labana batez, xerrak egingo ditugu, plater batean ipintzeko. Saltsa ingelesa, esnegain urtua eta praline saltsa egokiak izan daitezke terrina honen ondoan aurkezteko.

Txokolate terrina erraza

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tiramisua-2

Tiramisua

Tiramisua –  Osagaiak 5 arrautza 75 g azukre 75 g irin Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa Pattar zorrotada eder bat (amaretto) 4 arrautza gorringo 8 koilarakada azukre Mascarpone gazta krematsua, 250 g 4 arrautza …

Txokolate tarta mamitua

Txokolate tarta mamitua

Txokolate tarta mamitua –  Osagaiak Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea Litro erdia esnegain 100 g azukre 5 arrautza 90 g txokolate beltz 30 g txokolate esnedun Tartaren estalkia osagaiak: 100 …

Txokolate beroa

Txokolate beroa

Txokolate beroa –  Osagaiak Litro erdia esne Gurina, zati eder bat 100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua 2 koilarakada azukre beltz Txokolate beroa Errezeta Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea …

TxokolateMoussea2

Txokolate moussea

Txokolate moussea –  Osagaiak 300 g txokolatea ilun, kalitate onekoa 2 arrautza eta 2 gorringo 5 koilarakada azukre Litro erdia esnegain, harrotua Xorta bat ron * Lau pertsonentzat Errezeta Ontzatan moztu eta gopor batean sartuko …

txokolate trufak

Txokolate trufak

Txokolate trufak –  Osagaiak 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa 200 g txokolate esnedun 200 g esnegain likido Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko   Errezeta Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, …