Txitxirioak fraideen eran
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Txitxirioak fraideen eran –
Osagaiak
- 12 kg txitxirio edo garbantzu, uretan beratuak (12 orduz gutxienez)
- Kg bat ziazerba fresko eta garbi
- Arrautza egosi bat
- Tipulin bat
- Baratxuri ale bat
- Perrexila, pixka bat
- Oliba olioa
Errezeta
Erdi tamainako presio-eltze batean sartuko ditugu txitxirioak, eta beratzen egon diren uraz estaliko ditugu ondoren. Su eztian edukiko ditugu ondoren, 10/15 minutuan.
Padera batean oliba olioa isuri eta eztitzen edukiko dugu hartan tipulin pikatua, gatz pixka batekin. Irin pixar bat gaineratuko dugu tipulina gorritzen hasterako. Motrailu batean, edo irabiagailuaren ontzian, zanpatuko dugu baratxuri ale bat, perrexil, 20 bat txitxirio eta arrautza gorringo egosi batekin. Ongi sakatu eta txitxirioen ur pixar batez arinduko dugu orea. Egosi eta txitxirioekin batean jarriko ditugu ziazerbak, tipulin pikatu eta sakaturiko gaiekin batean. Irakiten utziko dugu eltzea une batez. Azkarra izan behar du eltzeko honek inolaz ere.
Txitxirioak fraideen eran
Txitxirio zopa
Txitxirio zopa – Osagaiak Litro erdia txitxirio edo txitxirio, garbi gisatuak, haragi arrastorik gabe 600 ml. haragi salda edo ur 100 g gurin 7 koilarakada esnegain urtu Gatza … Errezeta Salda eta esnegainarekin nahasi eta …
Txitxirio entsalada
Txitxirio entsalada – Osagaiak Txitxirio egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden Txerri buru egosiaren bi xerra lodi-lodi, dadotan moztuak 2 arrautza egosi, azala kenduta eta txikituak Perrexil xehatua Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginak, 2 eskutada 2 koilarakada …
Barauko txitxirioak
Barauko txitxirioak – Osagaiak 2 solomo bakailao, hezurrik eta ezkatarik gabe 650 g txitxirio edo garbantzu, kalitate onekoa 3 eskukada handi ziazerba garbi Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, zuritu gabe 6 koilarakada oliba olio …
Eltzekaria nola egin
Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …
Txitxirio egosiak
Txitxirio egosiak – Osagaiak Gutxienez 12 orduz beratzen edukitako txitxirioak, kilo erdia Tomate txiki bat, garbia Porru txiki bat, garbia Azenario bat, zurituta Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda Zorratada bat oliba olio 2 baratxuri ale, …