Menua

Txitxirioak fraideen eran

  • Txitxirioak fraideen eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txitxirioak fraideen eran – 

Osagaiak

  • 12 kg txitxirio edo garbantzu, uretan beratuak (12 orduz gutxienez)
  • Kg bat ziazerba fresko eta garbi
  • Arrautza egosi bat
  • Tipulin bat
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexila, pixka bat
  • Oliba olioa

Errezeta

Erdi tamainako presio-eltze batean sartuko ditugu txitxirioak, eta beratzen egon diren uraz estaliko ditugu ondoren. Su eztian edukiko ditugu ondoren, 10/15 minutuan.

Padera batean oliba olioa isuri eta eztitzen edukiko dugu hartan tipulin pikatua, gatz pixka batekin. Irin pixar bat gaineratuko dugu tipulina gorritzen hasterako. Motrailu batean, edo irabiagailuaren ontzian, zanpatuko dugu baratxuri ale bat, perrexil, 20 bat txitxirio eta arrautza gorringo egosi batekin. Ongi sakatu eta txitxirioen ur pixar batez arinduko dugu orea. Egosi eta txitxirioekin batean jarriko ditugu ziazerbak, tipulin pikatu eta sakaturiko gaiekin batean. Irakiten utziko dugu eltzea une batez. Azkarra izan behar du eltzeko honek inolaz ere.

Txitxirioak fraideen eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txibi eta txitxirio entsalada

Txibi eta txitxirio entsalada

Txibi eta txitxirio entsalada –  Osagaiak Txitxirio edo garbantzu pote bat (400 g inguru) 8 txibi ale (garaikoak hobe!) Arrautza bat Piper berde bat Piper gorri bat Tipulina ale bat Ozpina Olioa Gatza Tomate ale bat Piper …

Txitxirio egosiak

Txitxirio egosiak

Txitxirio egosiak –  Osagaiak Gutxienez 12 orduz beratzen edukitako txitxirioak, kilo erdia Tomate txiki bat, garbia Porru txiki bat, garbia Azenario bat, zurituta Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda Zorratada bat oliba olio 2 baratxuri ale, …

txitxirio zopa

Txitxirio zopa

Txitxirio zopa –  Osagaiak Litro erdia txitxirio edo txitxirio, garbi gisatuak, haragi arrastorik gabe 600 ml. haragi salda edo ur 100 g gurin 7 koilarakada esnegain urtu Gatza … Errezeta Salda eta esnegainarekin nahasi eta …

Barauko txitxirioak

Barauko txitxirioak

Barauko txitxirioak –  Osagaiak 2 solomo bakailao, hezurrik eta ezkatarik gabe 650 g txitxirio edo garbantzu, kalitate onekoa 3 eskukada handi ziazerba garbi Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, zuritu gabe 6 koilarakada oliba olio …

Txitxirio entsalada

Txitxirio entsalada

Txitxirio entsalada –  Osagaiak Txitxirio egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden Txerri buru egosiaren bi xerra lodi-lodi, dadotan moztuak 2 arrautza egosi, azala kenduta eta txikituak Perrexil xehatua Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginak, 2 eskutada 2 koilarakada …