Menua

Txirlak saltsa berdean

  • Txirlak saltsa berdean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txirlak saltsa berdean – 

Osagaiak

  • Kg bat txirla
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • Litro laurdena ur bero
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Perrexil pikatua
  • Irina, ximiko bat
  • Zorrotada bat ardo zuri

Errezeta

Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. Dantzan hasi denean, gorritu gabe, erantsiko dugu irina. Koilara batez nahasiko dugu. Ardoa eta ur beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Txirlak erantsi eta berotasun horretan edukiko ditugu, ireki arte (tapa batez estaliko dugu, ahal izanez gero, kazola). Ireki ahala aterako ditugu txirlak kazolatik; halatan, irekitzen zailak direnek jasango duten berotasun handiak ez ditu irekitzen errazak direnak hondatuko. Txirlaren bat egoskor azaltzen bazaigu, hobe da baztertzea. Guztiak ireki bezain laster, kazolara bihurtuko ditugu berriro txirla guztiak. Perrexila emango diegu ondoren gainetik.

Txirlak saltsa berdean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txirlak plantxan

Txirlak plantxan

Txirlak plantxan –  Osagaiak 1,6 kg txirla 4 koilarakada handi oliba olio Kaienako piper-mutur bat 2 baratxuri ale, xerratan moztuak koilarakada handi bat sagardo-ozpin Perrexila, trauskil xehatua … Errezeta Ur ugarian garbituko ditugu txirlak, barruan …

Mero errea

Mero errea txirlekin

Mero errea txirlekin –  Osagaiak Mero bat, 4 lagunentzat, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg bat txirla Perrexil xehatua …

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin –  Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg …

TXIRLAKJoseluBlanco

Txirlak txapan

Txirlak txapan Osagaiak 1,6 kg txirla 4 koilarakada handi oliba olio Kaienako piper-mutur bat 2 baratxuri ale, xerratan moztuak koilarakada handi bat sagardo-ozpin Perrexila, trauskil xehatua * Lau pertsonentzat Errezeta Ur ugarian garbituko ditugu txirlak, …

Txirla gordinak limoiarekin

Txirla gordinak limoiarekin

Txirla gordinak limoiarekin –  Osagaiak 2 kg txirla handi, “limoi” deitutakoak Limoi laurdenak Errezeta Oso garrantzitsua da haztegian edukitako txirlak erostea, gordinik kontsumitzeko konfiantza osoan egon gaitezen. Berebiziko garrantzia du, beraz, txirlak erosi dizkiogun pertsona …