Menua

Txirlak saltsa berdean

  • Txirlak saltsa berdean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txirlak saltsa berdean – 

Osagaiak

  • Kg bat txirla
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • Litro laurdena ur bero
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Perrexil pikatua
  • Irina, ximiko bat
  • Zorrotada bat ardo zuri

Errezeta

Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. Dantzan hasi denean, gorritu gabe, erantsiko dugu irina. Koilara batez nahasiko dugu. Ardoa eta ur beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Txirlak erantsi eta berotasun horretan edukiko ditugu, ireki arte (tapa batez estaliko dugu, ahal izanez gero, kazola). Ireki ahala aterako ditugu txirlak kazolatik; halatan, irekitzen zailak direnek jasango duten berotasun handiak ez ditu irekitzen errazak direnak hondatuko. Txirlaren bat egoskor azaltzen bazaigu, hobe da baztertzea. Guztiak ireki bezain laster, kazolara bihurtuko ditugu berriro txirla guztiak. Perrexila emango diegu ondoren gainetik.

Txirlak saltsa berdean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Legatza saltsa berdean

Legatza saltsa berdean txirlekin

Legatza saltsa berdean txirlekin –  Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo …

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin –  Osagaiak Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina Baratxuri ale bat, txikitua Oliba olio pixka bat Ardo zuri pixka bat Baso erdi bat ur Arrozetarako txirlak, kilo bat Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

Txirla irekiak olio errearekin

Txirla irekiak olio errearekin

Txirla irekiak olio errearekin –  Osagaiak 1,5 kg txirla 4 koilarakada handi oliba olio birjina estra Kaienako piper-mutur bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 koilarakada handi sagardo-ozpin Perrexil xehatua … Errezeta Ur ugarian garbituko …

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin –  Osagaiak 3/4 Kg Txirla 8 orburu natural, egosiak eta lautan zatituak 3 baratxuri ale, xehatuak Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ur 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Irina, ximiko …

Kardua txirlekin

Kardua txirlekin

Kardua txirlekin –  Osagaiak Kardu bat Ura Gatza 4 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio 2 koilarakada irin 500 g txirla Kardua egosi den salda, 2 baso handi Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua …