Menua

Mero errea txirlekin

  • Mero errea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Mero errea txirlekin – 

Osagaiak

  • Mero bat, 4 lagunentzat, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe
  • Baso erdia ardo zuri
  • 7 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xaflatan
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Kg bat txirla
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Mero errea txirlekin

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu meroa. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180ºtan berotutako labean sartuko dugu, eta hantxe edukiko dugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro meroa, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, meroa ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina, arrain errearen zukuaren parte bat eta txirlak gaineratuko ditugu. Erne zipriztinekin! Ireki orduko, bitsadera batez aterako ditugu txirlak kazolatik, eta murrizten eta loditzen utziko dugu ondoren saltsa. Txirlak gehiegi ez egosteko edo gomatsu ez gelditzeko egingo dugu hori. Kazolaratu egingo ditugu berriro txirlak eta, une batzuetan biraka erabili eta gero, perrexila erantsi eta baratxuri-olioarekin batera gaineratuko ditugu txirlak mero solomo dagoeneko hezurgabetuen gainera (hezurra kenduko diegu aurrez arrain solomoei). Zerbitzatu eta jan

Mero errea txirlekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin –  Osagaiak Potxa soil maneatuen errezeta bat 600 g txirla Olio pixka bat Baratxuri xehatu pixka bat Ardo zuri pixka bat Perrexil xehatua Baxoerdi bat ur … Errezeta Potxak egin, kontu handiz, errezetan …

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin –  Osagaiak Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina Baratxuri ale bat, txikitua Oliba olio pixka bat Ardo zuri pixka bat Baso erdi bat ur Arrozetarako txirlak, kilo bat Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

Txirlak saltsa berdean

Txirlak saltsa berdean

Txirlak saltsa berdean –  Osagaiak Kg bat txirla 3 baratxuri ale, pikatuak Litro laurdena ur bero 4 koilarakada oliba olio birjina Perrexil pikatua Irina, ximiko bat Zorrotada bat ardo zuri … Errezeta Kazola zabal apal …

Orburuak txirlekin

Orburuak txirlekin

Orburuak txirlekin –  Osagaiak 24 orburu egosi, hotzak eta laurdenkatuak Kg erdia txirla 2 baratxuri ale, pikatuak Orburuak egosi diren salda, hiru litro laurden inguru 3 koilarakada oliba olio Perrexila, pikatua Koilarakada apal bat irin …

Legatza saltsa berdean

Legatza saltsa berdean txirlekin

Legatza saltsa berdean txirlekin –  Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo …