Menua

Txipiroi frijituak

  • Txipiroi frijituak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txipiroi frijituak – 

Osagaiak

  • Kg bat txipiroi, erdi tamainakoak
  • Irina
  • Gatza
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • 2 baratxuri ale

Txipiroi frijituak

Errezeta

Ongi garbituko dizkigute txipiroiak arrandegian, tripak kendurik eta gorputzak (azal ukitu gabe, oso garrantzitsua da hau) eta garroak bereizirik. Txipiroien azala oso mamitsua da, horregatik ez da sekula kendu behar, egoera onean badago. Garbitu ondoren, uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu txipiroiak. Handiak badira, puska ertainetan zatituko ditugu.

Padera batean oliba olioa isuriko dugu, ugari eta ausarki, 2 hatz bete gora. Su eztian jarriko dugu ondoren, baratxuriekin batean, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten. Minutu batzuen buruan, baratxuriak erretiratu eta biziagotu egingo dugu sua. Olio bero horretan sartuko ditugu txipiroiak, gatza eman eta irinetan azaletik pasa eta gero. Buelta eta buelta edukiko ditugu, ongi gorritu arte. Hiru edo lau txandatan frijituko ditugu txipiroiak, olioaren tenperatura apal ez dadin. Gorri eta kraskatsu xukatuko ditugu txipiroiak eta limoi atal batzuekin zerbitzatu.

Txipiroi frijituak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pasta txipiroiekin

Pasta txipiroiekin

Pasta txipiroiekin –  Osagaiak Txipiroi garbiak, triparik gabe eta zerrenda mehe luzetan moztuak, luzetara. Kilo erdia 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio 4 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

Txibi eta txitxirio entsalada

Txibi eta txitxirio entsalada

Txibi eta txitxirio entsalada –  Osagaiak Txitxirio edo garbantzu pote bat (400 g inguru) 8 txibi ale (garaikoak hobe!) Arrautza bat Piper berde bat Piper gorri bat Tipulina ale bat Ozpina Olioa Gatza Tomate ale bat Piper …

txipiroi

txipiroi ogi-arrautzeztatuak

txipiroi ogi-arrautzeztatuak –  Osagaiak Kg bat txipiroi, triparik eta barruko lumarik gabe Esnea 2 baratxuri ale, zanpatuak Ogi birrindua Oliba olioa Gatza txipiroi ogi-arrautzeztatuak Errezeta Arrandegian garbituko dizkigute txipiroiak. Azala fresko eta kolperik gabe badago, …

Txipiroi txikiak bere tintan

Txipiroi txikiak bere tintan

Txipiroi txikiak bere tintan –  Osagaiak 30 txipiroi txiki, aborinekoak 6 tipulin, pikatuak Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak Txipiroien garroak eta hegalak, oso fin pikatuak 5 koilarakada handi oliba olio birjina Baso …

Txipiroi salteatuak

Txipiroi salteatuak

Txipiroi salteatuak –  Osagaiak 1,5 kg txipiroi, barrukiak eta luma kenduta, azalarekin Oliba olioa Baratxuri xehatua, pittin bat Perrexil xehatua Gatza Txipiroi salteatuak Errezeta Ongi garbituko dizkigute txipiroiak arrandegian, tripak kendurik eta gorputzak (azal ukitu …