Menua

Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko
  • Hegaluzea oliotan, ongi hautatua, 8 zati eder
  • Tipulin bat, xehatua
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Perrexil xehatua
  • Oliba olio birjina, 2 koilarakada
  • Allioli saltsa, 16 koilarakada
  • Gatza

Errezeta

Zurtoina fruituari itsatsia badago, ez mototsa kendu, politagoak geldituko baitira tomateak labetik pasatu eta gero. Bestetik, tomateei azpialdean egin ebaki bat, gurutze tankeran. Jarri ura suelto irakiten eta borborka hasten denean sartu tomateak, sail txikitan, eta eduki ur irakinetan segundo batzuez. Berehala sartu ur izoztuan, freskatzeko. Tomate guztiak uretatik pasatakoan edo galdostutakoan (sukaldari saritu batek esango lukeen bezala) azala kendu eta goiko aldean ebaki bat egin, txapela moduko bat kentzeko. Koilara txiki batekin, edo, aski ez bada, labana zorrotz batekin, barnealdea hustu, eta betetzeko hutsune bat utzi. Kendutako mamia gorde beste zeregin batzuetarako (tomate saltsa egiteko, konparazio batera, edo betegarriari gehitu, bakoitzak zer nahi) eta tomateen barnealdea gozatu, gatz pittin batekin.

Gopor batean hegaluzearen xaflak askatu, gehiegi ez puskatzen saiatuz, jatean geruzak sumatzeko moduan, eta gehitu tipulina, baratxuria, perrexil xehatua eta oliba olio birjina. Tomate mami xehatua gehitu nahi badiogu, aurrera. Zuzendu gatz puntua. Hor dugu betegarria.

Tomateen azpialdean, allioli koilarakada bat jarri eta haren gainean hegaluze gobernatua. Tomateak beteta daudenean, bota gainera beste koilarakada bat allioli eta jarri txapelak. Tomateen gainera oliba olio birjinaren hari bat isuri eta mahaira.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

BERBERETXOAK TOMATEAREKIN

Berberetxoak tomatearekin

Berberetxoak tomatearekin –  Osagaiak 2 Kg berberetxo Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua   Errezeta Ur zurrusta hotzaren …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomatearekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Errezeta Kazola batean 5 koilarakada olio …

sukaldean-fondo0

Saltsa azkarra

Saltsa azkarra –  Osagaiak 2 kg tomate umo 3 tipula eder, pikatuak Kaienako pipermin bat Oliba olioa Ximiko bat azukre Tanta batzuk tabasko Gatza Errezeta Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 …

gazpatxoa

Gazpatxoa

Gazpatxoa –  Osagaiak Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat Piper berde bat, garbia, puskatan Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina Tipulin bat, zuritua, puskatan Baratxuri ale bat, zuritua Oliba olio birjina, …

Poteko atuna

Poteko hegaluzea egonezinentzat

Osagaiak 2 kg hegaluze, xerra oso loditan “arra erdikoak“ moztua Ura Gatz larria … Errezeta Kazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi dadin. Sua eztituko …