Menua

Saltsa azkarra

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Saltsa azkarra – 

Osagaiak

  • 2 kg tomate umo
  • 3 tipula eder, pikatuak
  • Kaienako pipermin bat
  • Oliba olioa
  • Ximiko bat azukre
  • Tanta batzuk tabasko
  • Gatza

Errezeta

Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 bat minutuz, gatz pixka batekin. Epe horren ostean erantsiko ditugu azukrea eta tomate umoak, garbitu eta puskatan egin ondoren. Su eztian edukiko ditugu arian-arian egosten, pare bat orduan, edo saltsa azkarrak ur gehiena lurrundu edo galdu duen arte. Gatza eman eta, mikatzegi badago, azukre pittin bat gehituko diogu. Tabaskoa gaineratuko diogu azkenik, gure “macho-man” mailaren arabera. Prest edukiko dugu orduan saltsa azkarra, patata frijituen eta maionesa baten ondoan aurkezteko, adibidez.

Bere horretan utz dezakegu saltsa, naturala, edo puregailutik pasea, meheagoa izan dadin. Orduan berriro ere irakin beharko dugu saltsa, kolore gorria berreskuratuko badu.

Saltsa azkarra

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

gazpatxoa

Gazpatxoa

Gazpatxoa –  Osagaiak Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat Piper berde bat, garbia, puskatan Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina Tipulin bat, zuritua, puskatan Baratxuri ale bat, zuritua Oliba olio birjina, …

saltsa bizkaitarra

Saltsa bizkaitarra

Saltsa bizkaitarra –  Osagaiak 1,1 kg tipula zuri, zerrenda mehetan moztua 1,1 kg tipula gorri, zerrenda mehetan moztua 3 baratxuri ale, osorik eta zurituak 3 ale piperbeltz 12 koilarakada oliba olio Urdaiazpikoaren hezurra, puska txiki …

sukaldean-fondo0

Tipula eta urdaiazpiko tarta

Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …

Txerri txuletak tipula saltsan

Txerri txuletak tipula saltsan

Txerri txuletak tipula saltsan –  Osagaiak 4 txerri txuleta 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur Xorta bat ardo zuri Gatza Perrexila Txerri txuletak tipula saltsan Errezeta …

Tipula02

Tipulak non gorde

Tipulak non gorde –  Beharrezkoak Leku lehor eta iluna Lurrezko ontzi bat … Tipulak non gorde Leku lehor ilunean gorde behar ditugu beti tipulak, patatetatik urrun, erraz asko hondatzen baitira haien ondoan. Gainera, hobe dugu …