Menua

Saltsa arrosa

  • saltsa arrosa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Saltsa arrosa – 

Osagaiak

  • Oliba olioa, hiru litro laurden inguru
  • 4 arrautza gorringo
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatz pixka bat
  • Laranja zuku pixka bat
  • Koilarakada bat ketchup saltsa
  • Koilarakada bat ziape
  • Tomate frijituaren saltsa, 2 koilarakada
  • Soja saltsa, tanta batzuk

Errezeta

Saltsa arrosa zernahirekin erabiltzeko moduko saltsa da. Maionesaren aldaera da. Maionesa ez bada ona, hortaz, saltsa arrosa ere ez. Plater askoren lagungarria izan daiteke, egokia itsaskiekin, entsaladekin, barazki egosiekin, ogitartekoetan, sandwichetan…

Leunago nahi badugu saltsa, oso olio xuabeak erabili beharko ditugu, ekilore olioa nahasiz oliba olioari, edo ekilore olio hutsa erabiliz. Limoi-ura ere erabil genezake, ozpinaren parte baten edo ozpin guztiaren ordez. Nolanahi eginda ere, hauxe da prozedura:

  1. Gopor batean ozpina, gatza, ziapea eta soja saltsa sartu. Arrautza gorringoak gehitu eta irabiagailuaren beso batekin nahasi, indar bete-betean. Orduan, olio hari fin bat isurtzen joango gara, irabiagailua gora eta behera mugitzen dugun bitartean. Gutxika-gutxika egingo dugu, harik eta saltsa loditzen hasten dela ikusten dugun arte, itxuratu arte. Garrantzi handikoa da irabiatzeari ez uztea istant batean ere, maionesa moztu ez dadin. Mozten bada, badugu konponbidea halere. Gopor batean bi koilarakada ur bero jarri eta irabiatzeko hegaxka batzuekin nahasten joan lehenago moztu zaigun maionesa, irabiatzeari utzi gabe. Ikusiko duzu: berriz harrotu eta lodituko da. Pixkana-pixkana egin, eta behar bezain lodia gelditu dadila.
  2. Maionesa harrotutakoan, orduantxe egingo diogu eraldaketa. Zukua, ketchupa eta tomate saltsa gehitu. Ongi nahasi eta gatzik behar ote duen begiratu. Gatz gehixeago edo zuku gehixeago eman, behar duena, gure gustuko bihurtu arte.
  3. Erabili baino lehen, hozkailuan gorde, freskatzeko.

Saltsa arrosa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arrautza frijituak

Arrautza frijituak

Arrautza frijituak Baten batek “besterik ez bada, arrautza frijituk egongo dira” mezprezuz bezala esaten duen bakoitzean, zeru eta infernuetako arima noble guztiak jartzen dira dantzan. Zer dela eta gutxiespen hori? Txanpon txiki bat eskatutakoan, “ez …

Obispo tarta

Obispo tarta, Teresarena

Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

sukaldean-fondo0

Gorringo nahaskia

Osagaiak Gorringo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua *Lau pertsonentzat Errezeta Gorringoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela itsatsi hondoan. …

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …