Menua

Saltsa amerikarra

  • saltsa-amerikarra
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Saltsa amerikarra

Osagaiak

  • Abakando, izkiratzar, otarrainxka edo ganben azalak, kilo bat
  • Txangurru bat, gordinik, puska koxkorretan
  • Oliba olioa
  • Irin pixka bat
  • Nekora txiki bat, gordinik, puska koxkorretan
  • 2 tipulin, txiki-txiki eginda
  • 2 porru, txiki-txiki eginda
  • 6 baratxuri ale, osorik, azal eta guzti
  • 2 tomate handi, oso helduak
  • 2 koilarakada tomate saltsa
  • Baso bete ardo beltz
  • Baso bete brandy edo armagnac
  • Ura eta gatza

Errezeta

Kazola zabal batean oliba olioa isuri eta su ez oso bizian jarriko dugu. Bero dagoenean, itsaskien azalak eta txangurru eta nekora puskak gehituko ditugu, kolorea hartu arte utzi, baina ez daitezela erre. Irin pixka bat bota par-par eginez. Gorritu egingo da gantza, seinale ona. Egosten 15 minutu pasatu eta gero, atera eta katilu batean gordeko ditugu, geroko. Olio gehixeago jarri eta tipulinak, porruak, baratxuri aleak, tomateak eta gatz pixka bat botako ditugu. Egin dagila dena batean, su eztian, beste 15 minutuan.

Orduan lehenago baztertu dugun itsaskia gehituko dugu, katiluan genuena bere zukuarekin. Nahasi eta gero ardo beltza eta brandya o armagnac isuriko dugu bertan, soberako zuku ia guztia lurruntzen den arte. Tomate saltsa gehitu, eragin, eta ur beroa jarri, oparo. Gatza eman gero. Zaporea indartze aldera, itsaski-salda kontzentratuko pastilla bat gehi dezakegu, baita kaiena pixar bat ere, zapore azkarrak gustatzen bazaizkigu. Dena irakiten jarri 30 minutuz. Gero dena birrindu eta iragazkitik pasatu. Minutu batzuez saltsa amerikarra sutan jarri irakin dezan. Horrela kolorea eta zaporea pausatuko dira. Gatza eman gero, beharrezkoa bada.

Saltsa hau ezin hobea da itsaski haragitsuekin, xapo frijituarekin eta beste arrain batzuekin jateko. Baita bakailaoarekin ere, zartaginean pixka bat gorritzen baduzu, saltsa egiten bukatu baino lehen.

Saltsa amerikarra

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

TXANGURRUA Pir

Txangurrua Donostiako eran

Txangurrua Donostiako eran Osagaiak 2 tipula, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 3 porru, pikatuak Gurina, zati bat Oliba olioa 600 g txangurro mami, egosia eta papurtua Litro laurdena tomate saltsa Gatza Errezeta Kazola batean xorta bat …

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin

Txangurru papurtua maionesarekin –  Osagaiak Kg erdi txangurru egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan Maionesa saltsa Pixar bat ale-ziape Koilarakada bat tomate saltsa Tipulin bat, oso mehe pikatua Perrexila, xehatua Gatza …

Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piperrak txangurruz beteak –  Osagaiak Txangurrua Donostiako eran, hiru kilo laurden 15 koilarakada bexamel, ongi egina Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa Irina eta arrautza irabiatua Gatza Pikillo piperrak txangurruz beteak Errezeta …

txangurrua

Txangurrua egosteko era

Txangurrua egosteko era –  Osagaiak Itsasoko ura Errezeta / Teknika Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) eta buia edo …

Buia edo txangurru kroketak

Buia edo txangurru kroketak

Buia kroketak Osagaiak 2 baratxuri ale, pikatuak Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Kg erdia txangurru, Donostiako eran maneatua eta oso murriztua, saldatsu ez egoteko Baso erdia Xerez 1,5 l Esne 125 g esnegain …