Menua

Kardua arbendolekin

  • Kardua arbendolekin
  • kardua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Kardua arbendolekin – 

Osagaiak

  • Kardu bat gordinik
  • Ura
  • Gatza
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 2 koilarakada oliba olio
  • Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak
  • 2 koilaratxokada irin
  • Kardua_egosi den salda, edontzi handi bat
  • Xorta bat ardo zuri
  • Perrexil xehatua

Kardua arbendolekin

Errezeta

karduaKardua_garbituko dugu lehenik. Zatiak ur irakitan sartu eta gero, presio-eltzea itxi eta balbula biraka hasi orduko eztituko dugu sua, maila apalenera eramanez, balbulak biraketari utzi gabe betiere. 35/40 minutu egingo ditu eltzeak balbula biraka duela. Sua itzali, balbula erretiratu eta eltze barruan utziko dugu kardua hozten, estalkia ireki gabe, ongi hoztu arte.

Kazola apal bat su gainean jarri eta ongi xehaturiko baratxuri aleak sartuko ditugu hartan. Bi koilarakada oliba olio erantsiko ditugu ondotik. Baratxuria dantzan hasi orduko sartuko ditugu kardu puskak, egosiak eta xukatuak. Minutu batean edukiko ditugu kardu zatiak baratxuriaren ondoan eztitzen eta koilaratxokada bat irin eta karduak egosi diren salda, baso bat gutxi gora-behera, erantsiko ditugu ondoren, pixkana-pixkana saltsa arin bat itxuratzeko. Irakiten utziko dugu irinaren gordin gustua gal dezan.

Kardu erregosiaren gainean irauliko ditugu arbendolak eta perrexil xehatua. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko dugu kardua arbendolekin errezeta goxo eta osasuntsu hau. Gozatu eta on egin!

Kardua arbendolekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Teilak Hur teilak

Hur teilak

Hur teilak –  Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia hur, pikatuak Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Hur teilak Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore …

sukaldean-fondo0

Tipula potxatua mahaspasekin

Osagaiak 2 kg tipula, zerrenda mehetan moztua 15 koilarakada oliba olio Gatza 10 koilarakada mahaspasa, xukatuak, xamurrak eta hazirik gabe, eta uretan edo, hobe, moskatel edo ardo goxoan beratuak *Lau pertsonentzat Errezeta Oliba olioa eta …

sukaldean-fondo0

Kardu entsalada

Osagaiak Kardu bat gordinik 8 koilarakada oliba olio birjina Koilarakada bat sagardo-ozpin Baratxuri ale bat, xehatua Gatza Errezeta Kardu gorria da entsaladan jateko dagoen kardu mota. Kardu mota hau lantzeko, laborariak lurrez estaltzen du landarea …

sukaldean-fondo0

Ozpin-olioa fruitu lehorrekin

Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Pinazi txigortuak, koilarakada bat Hur txigortuak, koilarakada bat 100 g sagardo-ozpin 100 g limoi zuku Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria …

sukaldean-fondo0

Bakailao eta mahaspasa enpanada

Osagaiak Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 800 g gurin 4 tipulin handi, zerrendatan moztuak dl erdia oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo 2 baratxuri-ale, pikatuak 2 koilarakada bete perrexil xehatu Gatza 750 g …