Menua

Pikillo piperrak julianeneko eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Pikillo piperrak, 2 pote ongi hautatuak
  • Oliba olioa
  • Baratxuri-buru bat
  • Gatza
  • Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik.
  • Su eztira hurbildu gainaldean burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela, eta olioa garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira.
  • Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, oso hauskor eta ahul egongo baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo patatak frijitzeko.

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Piperrak ongi zabaldurik jarri gero labera sartzeko moduko portzelanazko erretilu batean, elkarren gainka jarri gabe, puzzle bat osatuko balute bezala; brotxa batez pintatu frijitzerakoan erabilitako olioaz eta 20 minutuz sartu labean, 120º graduan, berotzeko eta, oraindik ere, gehiago konfitatzeko.

Sutatik aparte, oliba olioaz berriro ere distira eman, gatz larri on batez gatz puntua eman eta mahaira, hutsik, erreki baten hornigai gisa edo oliotako mendrezka xafla batzuk edo arkume-hazikontxo salteatu batzuk gainetik dituztela.

Ez dago gogorarazi beharrik horrelako piperrak direla, entsalada berdearekin batera, parrillan erretako txuletaren hornigaitarako dagoen inbenturik hoberena.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Atuna piperrekin

Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Padera batean olio ugari isuri eta su bizian …

sukaldean-fondo0

Pipermorro erreak entsaladan

Osagaiak 15 pipermorro erre, azal eta hazia kenduta, katilu batean jarririk beren zukuarekin Oliba olio birjina, 5 koilarakada Koilarakada bat sagardo-ozpin Gatz zimiko bat Perrexil hosto batzuk, edo hobe albahaka freskoarenak, zerrenda mehetan *Lau pertsonentzat …

sukaldean-fondo0

Pipermorroak erreta

Osagaiak 15 pipermorro gorri Baratxuri-buru 1 Oliba olio zorrotada bat Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Piperrak uretan garbitu eta xukatu. Osorik utzi, ez zurtoina, ez haziak, ez ezer kendu gabe. Baratxuri aleak askatu burutik, eta azal …

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta –  Osagaiak  4 ogixerra/tostada 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak) 4 pikillo piper 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina) …  Errezeta  Tostadak edo ogi xerrak erre. (labean, tostadora edo zartaginean oliba olio pitin batekin bustiz aurretik). Pikillo piperrak, zartaginean su baxuan (10etik 6 edo 7) oliba olio pitin bat ez erretzen eduki 25-30 minutuz. Ogi gainean gazta krema zabaldu, ondoren, pikilloa jarri eta azkenik luzeran, antxoa. …  Kasu!  Gazta kremarik ez baduzu etxean duzun gazta hori erabili dezakezu… Gozatu eta on egin!  Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta – Osagaiak 4 ogixerra/tostada 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak) 4 pikillo piper 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina) … Errezeta Tostadak edo ogi …

Odolkia piperrekin

Odolkia piperrekin

Odolkia piperrekin –  Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa 2 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 pote pikillo piper on Perrexil xehatua Gatza Errezeta Potetatik atera eta xukatu egingo ditugu piperrak. Padera batean olio pixarra isuri …