Menua

Pipermorroak erreta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 15 pipermorro gorri
  • Baratxuri-buru 1
  • Oliba olio zorrotada bat
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Piperrak uretan garbitu eta xukatu. Osorik utzi, ez zurtoina, ez haziak, ez ezer kendu gabe. Baratxuri aleak askatu burutik, eta azal eta guzti utzi. Pipermorroak eta baratxuriak laberako xafla batean paratu eta gatz pixka batez parparreatu ondoren, olio zorrotada on bat bota gainetik. Ongi oratu, olioz blai egin daitezen, eta ur pixka bat jarri azpialdean. Sartu labean, 200 graduan, eta eduki han 45en bat minutuz, eginda daudela eta zuku urrekolorea atera zaiela ikusi arte. Kontuz gehiegi erretzearekin, lehortzen badira ez baita amaren semerik azala kenduko dienik. Labetik kanpo epeltzen utzi, eskuartean eroso erabiltzeko moduan, eta, orain bai, kendu azala eta haziak. Erretzean atera zaien salda iragazkitik pasatu eta piper errearen zerrendei bota. Baratxuri erreak berreskuratu, azala kendu eta piperrei gehitu. Hoztu gabe eta gatz pixka bat emanda jan ditzakegu, edo hoztuta, entsaladan, hutsik edo nahi dugun edozein hornigairekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gernikako piperrak tenpuran

Gernikako piperrak tenpuran

Gernikako piperrak tenpuran –  Osagaiak 400 g Gernikako piper fresko eta erdi neurriko 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko …

Odolkia piperrekin

Odolkia piperrekin

Odolkia piperrekin –  Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa 2 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 pote pikillo piper on Perrexil xehatua Gatza Errezeta Potetatik atera eta xukatu egingo ditugu piperrak. Padera batean olio pixarra isuri …

Pasta Barazkiekin - Michael Stern

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …

sukaldean-fondo0

Pipermorro erreak entsaladan

Osagaiak 15 pipermorro erre, azal eta hazia kenduta, katilu batean jarririk beren zukuarekin Oliba olio birjina, 5 koilarakada Koilarakada bat sagardo-ozpin Gatz zimiko bat Perrexil hosto batzuk, edo hobe albahaka freskoarenak, zerrenda mehetan *Lau pertsonentzat …

Atun eta piper erre ogitartekoa

Atun eta piper erre ogitartekoa

Atun eta piper erre ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, …