Menua

Pikillo piperrak julianeneko eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Pikillo piperrak, 2 pote ongi hautatuak
  • Oliba olioa
  • Baratxuri-buru bat
  • Gatza
  • Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik.
  • Su eztira hurbildu gainaldean burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela, eta olioa garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira.
  • Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, oso hauskor eta ahul egongo baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo patatak frijitzeko.

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Piperrak ongi zabaldurik jarri gero labera sartzeko moduko portzelanazko erretilu batean, elkarren gainka jarri gabe, puzzle bat osatuko balute bezala; brotxa batez pintatu frijitzerakoan erabilitako olioaz eta 20 minutuz sartu labean, 120º graduan, berotzeko eta, oraindik ere, gehiago konfitatzeko.

Sutatik aparte, oliba olioaz berriro ere distira eman, gatz larri on batez gatz puntua eman eta mahaira, hutsik, erreki baten hornigai gisa edo oliotako mendrezka xafla batzuk edo arkume-hazikontxo salteatu batzuk gainetik dituztela.

Ez dago gogorarazi beharrik horrelako piperrak direla, entsalada berdearekin batera, parrillan erretako txuletaren hornigaitarako dagoen inbenturik hoberena.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mojo picon

Mojo picon

Mojo picon –  Osagaiak Baratxuri-buru bat, zuritua Eskukada bat palmondo piper lehor Eskukada bat kumino Koilarakada oparo bat piperrauts gozo Litro laurdena oliba olio birjina 10 koilarakada ardo-ozpin 2 moldeko ogi-xerren mamia Eskukada bat arbendol, …

Piper berde beteak entsaladan

Piper berde beteak entsaladan

Piper berde beteak entsaladan –  Osagaiak 12 piper berde luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak) Oliba olioa frijitzeko 2 piper berde, luzetara moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat Oliotan edo ozpinetan kontserbatutako …

PIPERRADA

Piperrada

Piperrada –  Osagaiak 4 tipulin eder 6 piper berde Pikillo piperrak, pote bat 4 baratxuri ale 5 koilarakada oliba olio Tomate saltsa, litro laurden bat Gatza … Errezeta Kazola handi batean oliba olioa jarri. Tipulinak, …

Pasta Barazkiekin - Michael Stern

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …