Menua

Perretxiko nahaskia

  • Perretxiko nahaskia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Perretxiko nahaskia – 

Osagaiak

  • Perretxiko salteatuen errezeta bat
  • Oliba olio pittin bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Perretxikoak berotzen jarri kazola edo zartagin batean, kontuz, itsats ez daitezen. Arrautzak irabiatu eta perretxikoekin sutan dugun zartaginera bota, eta etengabe eragin koilara batekin. Gatzez zer moduz dagoen ikusteko probatu, eta krematsua dagoenean atera erretilu batera. Perrexil xehatua parparreatu.

Nahaski bat egiteko modurik egokiena ur-bainua da, horrela gelditzen baita benetan krematsua. Saiatu hala egiten, testura eta zapore bikain hori nolakoa den dastatzeko. Edozein nahaski, azkenean gurin eta esnegain harrotu pixka bat gehituz gero, gozo eta leun-leuna gelditzen da, Marilynen sedazko galtzerdien parekoa.

Perretxiko nahaskia

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

PERRETXIKO RISSOTOA Joselu Blanco

Perretxiko risottoa

Perretxiko risottoa –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Perretxiko freskoak 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro Gatza Perretxiko risottoa Errezeta …

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipulin bat, zerrenda mehetan moztuak 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak) 2 …

Perretxiko saltsa 2

Perretxiko saltsa

Perretxiko saltsa –  Osagaiak 2 tipulin eder, pikatuak 300 perretxiko, garaikoak (barrengorriak, kardu-perretxikoak, eta abar) 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur 6 koilarakada esnegain urtu 4 koilarakada gurin 5 koilarakada oliba olio …

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak –  Osagaiak Kilo bat perretxiko garbi, handienak eskuez puska handitan zatituak 6 koilarakada oliba olio Baratxuri ale erdi bat, xehatua Perrexil xehatua, ximiko bat Gatza … Errezeta Kazola batean su bizian jarri olioa. …

Perretxiko entsalada

Perretxiko entsalada

Perretxiko entsalada –  Osagaiak Kilo bat perretxiko gordin Oliba olio birjina, 12 koilarakada Sagardo-ozpina, koilarakada bat Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Perretxikoak garbitu lehen esan dugun bezala. Perretxiko handienen zurtoinak eta txapelak bereizi, eta …